20mar
2017 Ekozinemaldiak ura eta energia izango ditu ardatz
“Ura eta energia bizitzerako ez heriotzerako” lelopean, ura eta energia ardatz izango dituen Ekozinemaldi berria hastear dago. Duela egun gutxi Berta Caceresen hilketaren urteurrena bete eta gero, Ekozinemaldiak ingurumen aktibistek pairatzen duten errepresioa salatuko du.
Ekologia sozialari buruzko erakustaldi honen hamaikagarren edizioa martxoaren 20tik 30era bitartean ospatuko da Euskal Herriko 18 udalerritan.
5 dokumental luzeez eta 2 dokumental laburrez osatutako aukeraketaz disfrutatu ahal izango du publikoak, Brasil, Honduras, Guatemala, Argentina, AEBak eta Euskal Herriko hainbat ingurumen gatazka ezagutzeko.
+ info: http://ekozinemaldia.blogspot.com.es