3. Solasaldia: Globalizazio neoliberalarekiko erresistentzia feministak (Donostia)
Ekintza hau bakea eraikitzeko, giza eskubideen defentsarako eta demokrazian sakontzeko aktibismo feministaren paperaz eztabaidatzera zuzentzen da. Horren bidez emakumeen nazioarteko borroka gogoratu, balioetsi eta bultzatu nahi dugu.
Solasaldien Zikloa Hegoa Institutoak antolatu du eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen da.
3. Solasaldia: Globalizazio neoliberalarekiko erresistentzia feministak
Solasaldi honen bidez, politika neoliberalei aurre egiteko asmoz emakumeek gauzatutako borrokak ezagutu nahi ditugu, bai eta proposatzen diren aukera feministei buruz eztabaidatu ere.
Parte-hartzaileak:
- Zenaida Joachin (El Salvador) Bizitza Duina lortzeko Erdialdeko Amerikako Emakumeen Erresistentzia Sarea eta Las Dignas.
- Abida Mohamed (Mendebaldeko Sahara) Indarkeria Aktiboaren aurkako NOVA Elkartea
- Justa Montero (Madril). Erakunde Feministen Estatu Federakundea
- Moderatzailea: Yolanda Jubeto Ruiz. UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea
Eguna: 2016ko ekainaren 15a
Ordua: 18.30 – 20.30
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Lekua: San Telmo Museoa, Donostia
Ziklo osoari buruzko informazio gehiago atxikitutako pdf-an.







