05jun

Adinkeriari buruzko hitzaldia (Basauri)

Adinkeriari buruzko hitzaldia (Basauri)

Buscador de eventos

Adinkeriari buruzko hitzaldia (Basauri)

ADINKERIA diskriminazio arrazoi nagusienetarikoa da gure gizartean, arrazakeria eta sexismoarekin batera.

Diskriminazio hau batik bat emakumeek pairatzen dute matxismoak bultzatuta.

Erreferentzia ereduak falta dira, esperientziak eta belaunaldien arteko elkarrizketak sustatzeko espazioak. “Emakumeok zaharrak izatera heltzen gara jakin gabe bizi izango dugun ikusezintasuna eta bazterketa. Eta txarrena: adinari lotutako estereotipo guztiak barneratuak ditugularik ordurako”. Ezinbestekoa da horiei guztiei aurre egitea, izan ere, adinkeriak, emakume guztiengan eragiten duen fenomenoa da eta jabekuntza prozesuak oztopatzen ditu. “Zaharrok zuen etorkizuna gara” lelo egokia da begi berriekin begiratzeko eta adinkeriaz eztabaidatzeko emakume nagusi eta gazteen artean, ibilbide anitzak kontuan hartuz.

Marienean ibilbide luzea dute zahartzea feminismoaren agendan txertatzeko. Horregatik guztiagatik, Marienean aurkeztu nahi dute BIZITZEN Fundazioak martxan jarri duen prozesua Leioan eta hitzaldi irekira gonbidatu nahi zaituzte:

EKAINAK 5, arratsaldeko 18:30etan SARRERA LIBREA 


Archivos adjuntos:

ADINKERIA%20MARIENEA.png