05oct

Alternatiba 2014 (Ziburu)

Alternatiba 2014 (Ziburu)
Alternatiba 2014 (Ziburu)

Buscador de eventos

Alternatiba 2014 (Ziburu)
Alternatiba 2014 (Ziburu)

Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, mutxikoak, karrikako antzerkia, ikusgarri eta balentria artistiko ibilkariak, etab.

+ bazkari herrikoiak, tokiko laborantza herrikoiaren merkatua, txirrindulen azoka, erakusteko apartamendu eredugarria, kontsumo arduratsuaren ibilbidea, haurren xokoa joko eta tailer pedagogikoekin, etab.

Horrek guziak ber momentoan herritar mobilizazio, besta herrikoi, alternatiba zehatzen erakustoki, aterabide alaien, eta, lagun eta besta giroko herrixka irakasgarri baten itxura ukanen du. Zatozte denak!

+ Hitzaldia «Nola salbatu klima?» Larunbatean, urriaren 4an, 18:30tan. PEP-ean, Zokoa-ko Gotorlekuaren ondoan, Commandant Passicot etorbidean. Hizlariak: Pierre Larrouturou, Jade Lindgaard, Amaia Muñoa

 



150 laguntzaile, eta zu?

Hori guzia antolatzeko 150 laguntzaile! Laguntzaile bilakatu nahi baduzu, izena eman hemen edo sar harremanetan gurekin info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 59 33 23 zenbakian. Ongi etorri altenatiben bultzatzaile talderat eta aintzinetik milesker haundi bat.