19ene

Antzerki – sorkuntza komunitarioa «Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun»

Antzerki - sorkuntza komunitarioa "Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun"
Antzerki - sorkuntza komunitarioa "Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun"

Buscador de eventos

Antzerki - sorkuntza komunitarioa "Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun"
Antzerki - sorkuntza komunitarioa "Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun"

Ikusleen parte-hartzea pizteko moduko antzezlana sortzean datza. Gizarte-antzerkiko tekniken eta sorkuntza kolektiboko praktika batzuen bidez azken lana egingo dugu, eta publikoa bera izango da lan horren protagonista.

Lantegian, ikasi egingo dugu antzerkia tresna eraginkorra dela elkarrizketarako, elkar ulertzeko eta gizarteko eta pertsonen arteko arazoei aukerak bilatzeko. Lantegiko prozesurako eta antzezlanerako ondoko gaia proposatzen dugu: arropa egiteko industriaren atzean dagoen errealitatea.

Emakumeentzat sortzen diren injustiziak eta urratzen diren eskubideak, bai arropa egiten den fabriketan, bai merkaturatzeko katean. Lanari, publizitateari, kontsumoari… buruzko gaiak landuko ditugu, hausnartuz, sortuz eta gure esku dagoena aldatuz. Lantegiaren helburua ondokoa da: parte-hartzaileak aldatzea, sormenaren bidez askatzen ikastea eta antzerki-jolasaren bidez hausnarketarako eremu bat ikustea parte hartze aktiboaren eta publikoarekiko elkarrekintzaren bidez.

Otsailak 13, 14, 27 eta 28; martxoak 13, 14, 27 eta 28; maitzak 8 eta 9
Ordutegia: ostiralak, 16:30etik 20:30era eta larunbatak 10:00etatik 14:00etara

TOKIA IPARRALDE GIZARTE ETXEA 5. lantegia
HIZKUNTZA Gaztelera
INFORMAZIOA JASOTZEKO ETA IZENA EMATEKO 2014ko irailaren 8tik 2015eko otsailaren 6ra, ondokoaren bidez: SETEM Hego Haizea vitoria-gasteiz@setem.org edo Tel: 945 120 746

PRESTATZAILEAK Mobiolak arte-taldea (Itziar Zorita, Sonia Villamor), SETEMen eta Arropa Garbia Kanpainaren bidez.

ANTOLATZAILEA: SETEM Hego Haizea.

LAGUNTZAILEA: Udaleko Garapenerako Lankidetza Zerbitzua.