12nov

Bidezko Merkataritzaren Bilboko XIII. astea

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Janzten ditugun arropa gehienak egiten dituzten profila hauxe da: emakumea, asiarra, egunero 12 eta 14 ordu bitartean lanean ematen dituena. Soldatak oso oso eskasak, oinarrizko beharrizanei aurre egiten ere uzten ez dutenak. Lanaldi luze-luzeak.

Lan-baldintzak gizakien duintasunaren aurkakoak eta gainera arriskugarriak. Umeak ere lanean. Legearen arabera eratutako sindikaturik eza. Horra hor ehunaren sektorean ohikoak diren eta funtsezko eskubideak urratzen dituzten ekintza batzuk. Sektoreak, Europan bakarrik, 34.000 milioi euro mugitzen ditu egunero.

Sektore horretan langile gehienak emakumezkoak dira. Ehunaren sektoreak langileen % 80 dira emakumeak. Soldata txikiei gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen aldea gaineratzen zaio. Azken hau oso handia da jantzigintzan. Antzeko lanak egiteagatik emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute. Alde hori % 10etik % 50era artekoa da. Horregatik dira langile gehienak emakumeak. Gainera, ez daude sindikatuetan antolatuta; eta errazagoa da emakumeak kontratatzea aldi laburragoetarako eta lan-baldintza txarragoetan.

Bidezko Merkataritzak esplotazio horren aurka eta lan-baldintza duinen alde lan egiten du.

Karparen ordutegia:

  • Osteguna 12: 17.00 – 20.00
  • Ostirala 13: 11.00 – 14.00 / 17.00 – 21.00
  • Larunbata 14: 11.00 – 14.00 / 17.00 – 21.00
  • Igandea 15: 11.00 – 14.30

Egitarau osoa hemen deskarga dezakezu.