14may

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna 2016 (Bilbo)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Maiatzaren 14an (larunbata) Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugula jakinarazten dizuegu. Aurtengo kanpainaren leloa honakoa da: «Bidezko merkataritza naiz, eta zu?». 

Ekitaldi garrantzitsu hau ospatzeko 😉 karpa bat jarriko da Bilboko Areatzako Kaian, eta jendearentzat zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara, kontua zertaz doan jakin nahi duten, gurekin bidezko kafetxo bat hartu nahi duten eta musika onaz, kaleko ikuskizunez eta ospakizun egun on batez gozatzeko gogoa duten guztientzat.

Egunean zehar, era berean, hainbat jarduera egingo dira, era askotakoak, hala nola, bidezko merkataritzako produktuen salmenta, txikientzako tailerrak, kaleko animazioa Ohiulari Klownekin, eta Soköle Ritmos y Experienciasperkusio eta dantza afrikar ikuskizuna.

Bada, bidezko merkataritzaren sareko lankideak diren eta ekitaldia antolatzen duten erakunde guztiek animatzen zaituztegu etortzera, parte hartzera eta egunaz eta jarduerez gozatzera.

Antolatzaileak: Kidenda, Oxfam Intermon, Educo, Vicente Ferrer Fundazioa, Adsis-Equimercado, Solidaridad Internacional eta Setem Hego Haizea.