Corto circuito, bidezko, osasuntsu eta hurbileko elikadura baten alde (Bilbao)

Populazioaren gehiengoak adierazten duenez, nahiago ditu elikagai ezagunak, gertukoak eta tradizionalak. Baina era honetako elikagaiak topatzea gero eta zailagoa da, gertutasunean oinarritutako merkatu tradizionalak indarra galtzen ari dira-eta. Horren ondorioak benetan latzak dira, ez bakarrik lehen sektorean, ekonomia lokaletan ere kaltea eragiten dute, eta baita ingurumenean eta kultura aberastasunean ere.
Egunetik egunera zailagoa da kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria ezagutzea. Gero eta zailagoa galdera sinpleei erantzutea: zeinek ekoizten du gure seme alabek eskolan jaten dutena? Ia ezinezkoa da jakitea.
Landaguneetako ekonomia suntsitu, munduko leku batzuetan gosea eta besteetan obesitatea barreiatu, energia alperrik galdu… elikadura sistema globalizatuaren ondorioak dira. Sistema horri aurre egiteko alternatiba bakarra elikaduraren merkatu lokalak berrindartzea dugu. Elikadura sistema lokalek landaguneetako ekonomia martxan jartzen dute, lanpostuak sortzearekin batera populazioari (landagunekoa zein hirigunekoari) elikagai osasuntsuak eskuratzeko aukera ematen dio, sasoian sasoiko elikagaiak eta ingurukoak. Ingurumena eta ingurua zaintzen duten ekoizpen moldeak ere indartzen dira, eta lurraldeko erlazioak indartu ere bai, ekoizleak eta kontsumitzaileak gerturatzen dituen heinean.
EHNE-Bizkaiak eta VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteek Circuito Corto kanpainaren “Compra pública en sistemas alimentarios globales. Impactos sociales, ambientales y económicos” ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Espainiar Estatu mailako Corto Circuito kanpainaren barruan txertatzen da ikerketa hau hau. Erosketa publikoetan elikadura-justizia kriterioak proposaten ditu eta administrazioei beronen aplikaziorako gida zehatza planteatzen die.
Aurkezpnea Bilboko Kafe Antzokian izango da, maiatzaren 15ean (San Isidro) eta EHNE-Bizkaia eta VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteetako kideez gain, EKA kontsumitzaileen elkartea, EHIGE gurasko ekartea, COAG (Andoni Garcia) eta VSF (Javier Guzman) izango dira parte hartzaileak.
Asistentzia konfirmatzeko eta gehiago jakiteko:
euskadi@vsf.org.es · bizkaia@ehnebizkaia.org
695478735 · 672233808