31may

Desazkundea eta Bizitze Ona IV. topaketak (Bilbao)

Desazkundea eta Bizitze Ona IV. topaketak (Bilbao)
Desazkundea eta Bizitze Ona IV. topaketak (Bilbao)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Desazkundea eta Bizitze Ona IV. topaketak (Bilbao)
Desazkundea eta Bizitze Ona IV. topaketak (Bilbao)

Aurten, laugarren urtez jarraian, desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira, bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan ditzagun, hala nola diren desazkundeko eta bizitze onaren proposamenak, ikuspegi feministetatik.

Horretarako, duela lau urte aurreneko jardunaldietan hasitako bideari ekingo diogu berriz. orduan, desazkundeaen eta bizitze onaren esangura ulertzen hasi ginen, eta ondoren modu jasangarri eta bidezkoan bizitzen lagundu diezaguketen alternatiben berri izan genuen.Halaber, hirugarren topaketetan lanaren esanahiaz hausnartu genuen, eta lanaren eta enpleguaren artean dagoen aldean sakondu genuen, sistemak ikusezin bihurtzen eta baztertzen duen lan hori guztiaz birbalorizatzeko eta ikusarazteko, hau da, lan ordaindua ez den lan guzti-guztia (edo oso gaizki ordaindua den hori). Esaterako, gehienbat emakumeek egiten duten zaintza-lana; lan hori gabe sistema eutsiezina izango zen.

Oraingo honetan, gure helburua da beste urrats bat egitea eta, arreta Euskal Herrian ipinita, eta beste modelo posible batzuetarako trantsizioaz gogoeta egitea, lau sektore estrategiko desazkunde-ikuspegi batetik eraldatuz: energia, garraioa, elikadura-sistema eta zaintza. Hala, aurrera egiteko eredu iraunkor, bidezko eta ekitatibo baten eraikuntza kolektiboan.

Gaur egungo krisi multidimentsionaleko testuinguruan, krisi ekonomiko eta ekologikoari eta horrek dakartzan erronkei erreparatuz, horiei aurre egiteko beharrezkoak dira elkarrizketan eta lankidetzan oinarritutako esparruak. Funtsezkoa da hain estuki lotuta dauden bi krisi horiei aurre egiteko proposamenak bilatzea, enplegua eta ekologia uztartuz betiere.

Helburu horrekin, laugarren topaketa hauetan hainbat gai jorratuko ditugu sindikalismo eta ekologiari buruz, gure inguruan enplegu berdea sortzeko dauden aukerei buruz, EHn dagoeneko abian dauden alternatiba zehatzei buruz, ekoizpen-eredu iraunkor berriei buruz, lanaren banaketaz (ordaindua zein ez ordaindua)…era berean, gogoeta egingo dugu desagertu beharko liratekeen lanez eta ugaldu beharko liratekeen beste batzuez; aldarrikapen eta erresistentziez eta abar.

Topaketen egitarau osoa blog honetan duzu eskuragarri, bai eta hizlariei buruzko informazioa, artikuluak, aurreko urteetako topaketa, bideoak eta abar.

Topaketa doakoa da eta guztiontzako irekia, baina beharrezkoa da izena ematea. Hala, hobeto antolatuko ditugu lan-taldeak eta tailerrak eta zapatuan egin beharreko bazkaria.

Edozein zalantza izanez gero, idatziguzudesazkundea.bizitzeona@gmail.comhelbidera.

Izena emateko sakatu hemen.

Zuen zain izango gaituzue maiatzaren 31n Solokoetxeko Karmelo Ikastolan!

Archivos adjuntos:

__002_EGITARAUA_2014.pdf