Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Zarauzko IV. Azoka
Zarauzko Solidaritate Koordinadorak larunbat honetan, hilak 7, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren IV. Azoka antolatu du Zarauzko Udalaren laguntzaz. Larunbat honetan hortaz, Udaletxe plazan goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:30etara hainbat aukera izango dituzue eskura: ekonomia alternatibak, inguruko produktuak, berreralbipenari eta birziklapenari buruzkoak, aseguruak eta banku etikoak, energia alternatibak, ehungintza naturala, bidaia solidarioak, kooperazio eta inklusio lanak eta abar.
Aukera hauek guztiak Zarautz ingurukoak izango dira eta bertatik bertara ikus ditzazuen nahi dugu zuenganatu ditzazuen.
Azokan izango diren partaideen artean ondokoak ditugu: Agerreburu, Ordiziako azokako gazta txapelketako irabazlea; Goienerreko lagunek gure argi fakturak aztertuko dizkigute; Ekoliok xaboiak egingo ditu; OpeLab eta OlatuKoop taldeen eskutik software eta hardware libreen aukerak izango ditugu nazioarteko enpresetatik eskapu egin ahal izateko; arduinoen inguruko oinarrizko ikastaroa ere emango dute OpenLabeko lagunek; Alboan GKEari esker, etxean kaxoietan ahaztuta ditugun telefono mugikor zaharrak eraman ahalko ditugu azokara eta irtenbidea izango dute hala gatazkarik gabeko teknologien alde lanean diharduen Alboanen eskutik.
Hotz Zarautz, Acoes eta Saharautz taldeek beren stand propioa izango dute eta euren produktuak salduko dituzte bertan, taldetako proiektuak finantzatzeko. Era berean, Proyde Proegak bidezko merkataritzako salgaiak izango ditu azokan.
Hurbil zaitez alternatiba hauek deskubritzera eta ilusio handiz azalduko dizkizugu denen nondik norakoak.