Ekonomia Solidarioaren Azoka (Bilbo)

REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren Azoka antolatzen du. Ekimena, Bilboko Zabalguneko Plaza eta Merkatuan azaroaren 16 eta 17an ospatuko da.
Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza-sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez.Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu.
Euskadiko Merkatu Soziala eratzen duten ekonomia sozial eta solidarioaren 50 enpresa eta erakunde ezberdinen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira: finantza etikoak, tokiko nekazaritza ekologikoa, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, gertuko elikadura ekologikoa, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, birziklapena, moneta soziala, gizarte esku-hartzea etab.
Honez gain, produktu eta zerbitzuen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, haurrentzako ekintzak eta ekintza kulturalak burutuko dira.
Ekimen honen bitartez, beste ekonomia bat posible dela erakutsi nahi dugu, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia, bidezkoagoa, jasangarriagoa eta solidarioagoa. Itxaroten zaituztegu!
HEDAPEN EUSKARRIAK
:: Azokaren web orria: www.goazenazokara.org
:: Bi hizkuntzazko kartela pdf-n
:: Bi hizkuntzazko kartela jpg-n
:: Egitaraua
:: Erakusketa eta salmenta planoa
:: Irudi-iragarkiak gazteleraz (2) eta euskaraz (2):
Spot Goazen Azokara 1 (castellano) from Merkatu Soziala on Vimeo.
Spot Goazen Azokara 1 (euskera) from Merkatu Soziala on Vimeo.
Spot Goazen Azokara 2 (castellano) from Merkatu Soziala on Vimeo.
Spot Goazen Azokara 2 (euskera) from Merkatu Soziala on Vimeo.
:: Audio-iragarkiak gazteleraz (3) eta euskaraz (3):
Audio-iragarkia 1 (gazteleraz)
Audio-iragarkia 1 (euskaraz)
Audio-iragarkia 2 (gazteleraz)
Audio-iragarkia 2 (euskaraz)
Audio-iragarkia 3 (gazteleraz)
Audio-iragarkia 3 (euskaraz)
:: «Goazen azokara! Nos vamos de feria» aldizkaia: