09may

«Elikadura burujabetzaren alde unibertsitatea eta jendarteko ekimenak uztartzen» jardunaldia (Donostia)

"Elikadura burujabetzaren alde unibertsitatea eta jendarteko ekimenak uztartzen" jardunaldia (Donostia)
"Elikadura burujabetzaren alde unibertsitatea eta jendarteko ekimenak uztartzen" jardunaldia (Donostia)

Buscador de eventos

"Elikadura burujabetzaren alde unibertsitatea eta jendarteko ekimenak uztartzen" jardunaldia (Donostia)
"Elikadura burujabetzaren alde unibertsitatea eta jendarteko ekimenak uztartzen" jardunaldia (Donostia)

Hiru urte baino gehiago igaro dira Hegoa eta EHNE Bizkaia – La Vía Campesina’ren arteko elkarlana estutzen hasi zela inbestigazioaren eta formazioaren eskutik, unibertsitatearen eta mugimendu sozialen arteko erlazioa era horizontalago eta estrategikoago batean sendotzeko helburuari helduta; elkarlanetik eratorritako jakintzaren sorkuntza eta elkar aitortzea dira elkarlan horren ezaugarri nagusi.

Ekintza amankomun marko horretan espezialki nabarmentzen da elkarlanean diseinatutako eta martxan ipini nahi den formazio proposamena, “Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian Kurtso Espezializatua: Proposamen eta Praktika Askatzailea”, izenburua eman zaiona. EHNE Bizkaia sindikatuak bere estrategiaren barruan identifikatutako behar/lehentasun bat da, alde batetik, ikuspuntu alternatibo hauentzat inbestigazio esparrua zabaltzeko asmoz, eta beste alde batetik, elikadura burujabetzaren agendak baserri mundutik haratago jauzi egin dezan, hiritar/herritar ororengan eragina duen gaia baita. Epe ertain batean, helburua, proposamen hau UPV/EHU’ren formazio eskaintzaren parte izatea da.

Zentzu horretan, elkarlanean Hegoa Institutuak (EHU – Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapen Institutu Zentrua) eta EHNE Bizkaia – La Vía Campesina’k antolatu duten aurkezpen jardunaldi batetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte, ELIKADURA BURUJABETZAREN ALDE UNIBERTSITATEA ETA JENDARTEKO EKIMENAK UZTARTZEN deitu dutena. Bertan, Elikadura Burujabetzan eta Agroekologian Kurtso Espezializatua titulua duen formazio proposamenarentzat landutako zirriborroa izango da aztergai. Mintegia Donostian garatuko da maiatzaren 9an (ostirala),  UPV/EHU’ko Gipuzkoako Kanpusean, Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan.

Gaur gaurkoz lehenengo fasea amaitutzat ematen dute eta proposamenaren oinarrizko parametroak dagoeneko hitzartu dituzte: helburu orokorra eta helburu zehatzak; zeini zuzendua dagoen; metodologia, jorratu beharreko gaiak eta beste hainbat aspektu orokor. Dagoeneko eskuartean daukaten zirriborroa nahiko sendoa dela esan genezake, neurri batean gai hauen inguruan abian diren beste formazio proposamen batzuk (Latinoamerikan eta Europan) aztertu ostean eraikia izan baita.

Lehen fase hau gainditu ostean, bai EHNE Bizkaia – La Vía Campesina’n eta bai Hegoa’n zera ulertu dute, estrategikoa zela kontraste mintegi bat antolatzea eta bertara gai hauetan iaioak diren pertsona eta organizazioak gonbidatzea (proposamena sozializatzeko, zirriborroa hobetu eta garatzen jarraitzeko).