02oct

«Elikadura eta kontsumoa iraultzarako bideak» jardunaldia (Aramaio)

elikadura

Buscador de eventos

elikadura

Kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna izan daiteke, horixe aztertu eta baloratzea izango da gure helburua. Kontsumoa da, hain zuzen, eredu ekonomiko neoliberalaren oinarrietako bat. Pertsona bakoitzak egunero hainbat aldiz kontsumitzen du: eguneroko ekintza horren balio eta izaera politikoa berreskuratu behar dugu.

Beste herrialde batzuetako esperientziak ezagutuko ditugu, maila lokaleko esperientziak partekatu eta eztabaidatuko ditugu, gehiago ikasi eta guztiok parte hartzen dugun aldaketa prozesuan aurrera egiteko.

OSTEGUNA 2

10.00- JARDUNALDIEN AURKEZPENA

10.15- BESTE EKONOMIA BAT POSIBLE DA. REAS EUSKADI

11.30- Atsedena

11.45- ESPERIENTZIAK:

  • Brasileko baserritarren elikagaien banku publikoa. Humberto Santos Palmeira. MPA  (Baserritar txikien mugimendua, Brasil)
  • Nola elikatu hiriak nekazaritza baserritarretik.  Monika Thuswald. OBV. Austria
  • Pertsona kontsumitzaileak eraldaketarako agente gisa. Ana Echenique. CECU

14.00- Bazkaria

16.00- TALDE LANA

Talde txikiagoetan banatuko gara, kontsumoaren inguruan eragiteko klabeak zeintzuk diren aztertzeko eta gai honen inguruan lantzen ari garen sareak nola indartu aztertzeko.

18.30- PLENARIOA ETA TALDE BAKOITZAREN LANAREN AURKEZPENA

19:30- Jardunaldiaren amaiera.

OSTIRALA 3

10.00- KOMUNIKAZIO ERALDATZAILE BATERAKO KLABEAK

Alvaro Porro. Opcions aldizkaria

Isidro Jimenez. Consume hasta morir

Jaxinto G. Viniegra. Visualiza

12.30- Atsedenaldia

13.00- JARDUNALDIEN ONDORIOAK

14.30- Bazkaria

ARRATSALDEAN EREINDAJAN EKIMENA BISITATUKO DA, ARETXABALETAN

Parte hartuko duten ekimenen inguruko informazioa: