11dic

Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Jardunaldia: eraldatuz

Buscador de eventos

Azken urteetan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala berregituraketa eta autokontzientzia handiagoko etapan sartu da, eta gero eta handiagoak dira sarean lan egiteko ekimenak, baita sektorea indartzeko eta erakundeen ekarpen soziala aitortzeko sortzen joan diren topaketa-espazioak ere.

Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokiak egindako Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria aurkeztuko dugun jardunaldia partekatzera gonbidatzen zaituztegu. Lan horri esker, sektoreko errealitatearen diagnostikoa lortu ahal izan dugu, eta hori oinarri hartuta, sektorea osatzen duten sare eta erakundeen ekintzarako erronka eta orientazioak ezarriko ditugu, parte-hartzerako, eraldaketarako eta gizarte-kohesiorako eragile gisa indartzeko, nortasunarekin koherentzian (misioak eta balioak).

Egitaraua hemen deskarga dezakezu eta izena emateko hemen sakatu beharra dago.