Garapen Ekonomiko Alternatiboaren gaiaren inguruko hitzaldia: Goiener (Bilbao)
ALBOAN eta REASek Garapen Ekonomiko Alternatiboaren gaiaren inguruan ondorengo hitzaldira gonbidatzen zaitugu: Goiener: Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba.
Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz. GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea(energia erosketa) eta sorkuntza.
Goienerreko kide den Eduardo Urturik, Goiener zer den azalduko digu, kooperatibaren erronketaz mintzatu eta energia sektorearen egoeraren berri emango digu.
OHARRA: Hitzaldia gazteleraz izango da.
http://www.youtube.com/watch?v=l_He-WW4qYs







