18abr

III. Kontraekonomia Jardunaldiak (Bilbo)

III. Kontraekonomia Jardunaldiak (Bilbo)

Buscador de eventos

Field not found.
III. Kontraekonomia Jardunaldiak (Bilbo)

Sarrikoko EKT Ekonomia Talde Kritikoko ikasleok hirugarrenez Kontraekonomia Jardunaldiak antolatu ditugu, apirilaren 18tik maiatzaren 2ra bitarte.

Kapitalismoak berezko dituen krisietako batean luze daramagu, eta geroz eta bistakoagoa da desberdintasun sozialak areagotu eta prekarietatea zabaldu egin dela, eta gainera diotena diotela ere, egoerak ez duela hobera egingo. Ordea, gure fakultatean ekonomia zientzia soziala dela ahaztu zuten aspaldi, behin ekonomia politikoa zena egun zientzia ia matematikoa da, eta gehiago arduratzen da ekuazio konplexuak kuadratzeaz herritarron arazoak aztertu eta konpontzeaz baino.

Horren aurka, sarrikoko ikasle mugimenduak ekonomia ortodoxoaren dogma eta mitoak hautsi eta herritarren mesedetara egongo den ekonomia ereduak aurkezten jarduten dugu. Hortaz, sarrikoko ikasleak, ikasleak oro har eta baita herritar guztiak gonbidatzen ditugu III. Kontraekonomia Jardunaldietan parte hartzera, ekonomiak herritar guztiona behar duelako, eta ez elite gorbatadunarena soilik.

  • Apirilak 18, 17:00. Gentrifikazioa euskaraz donostiartzea esaten da: zer da eta Donostiaren kasua. Andeka Larrea (filosofo eta antropologoa) eta Markel Ormazabal (soziologo eta aktibista politikoa)
  • Apirilak 19, 18:30. Langile klasearen antolakuntzaren erronkak: eredu sindikalak. ELA, LAB eta CNT
  • Apirilak 21, 18:30. Auge y derrumbe del milágro económico español. Javier Murillo (Doctor en economía)
  • Apirilak 25, 18:00. Marxismoa eta krisiak: sarrera bat. EKT
  • Apirilak 26, 16:30. El euro contra la ilusión reformista. Joaquín Arriola (Sarrikoko irakaslea)
  • Apirilak 27, 17:00. Ekonomia feministaren ekarpenak: enplegutik harago. Mertxe Larrañaga (Sarrikoko irakaslea)
  • Maiatzak 2, 16:00. Límites de la socialdemocracia (caso sueco). Mario del Rosal (Doctor en economía)