14oct

Ikastaroa: Krisi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa… (Donostia)

Ikastaroa: Krisi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa... (Donostia)
Ikastaroa: Krisi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa... (Donostia)

Buscador de eventos

Field not found.
Ikastaroa: Krisi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa... (Donostia)
Ikastaroa: Krisi globalaren aurrean, bizikletaz dator aldaketa... (Donostia)

Bizitzen dugun sistemak funtzionatzen ez duela pentsatzen baduzu eta giza garapen iraunkor zuzen eta ekitatiboan oinarritutako aukerak ezagutu nahi badituzu, antolatu dugun 5. ikastaro hau interesatuko zaizu. Helburuak:

  • Produkzio-sistemaren eta kontsumo hegemonikoaren ondorio sozialak eta ingurumenekoak aztertzea, eta horien gainean gogoeta egitea.
  • Salatzea sistema honek lapurreta bat estaltzen duela, naturarekiko eta planetako herritar ahulenekiko lapurreta alegia.
  • Natura menderatzearen eta emakumeak menderatzearen artean zer erro eta arrazoi komun dauden ikustea.
  •  Zibilizatze-eredua zalantzan jartzea; horretarako, bizitza berriz ere sistemaren ardatzean jartzen duten proposamenak zein diren jakitea eta aldaketa-eragile gisa parte hartzea horien inguruan, bizitzea merezi duen bizitza bat eraikitzeko. 

PARTE HARTU NAHI BADUZU:
*Matrikula: 10€ urriaren 1a arte>>   20€ Urriaren 1tik 8ra 
Murriztua ikasle eta langabeentzako: 10€

(jardunaldi askeren batean parte hartzeko ez da matrikula ordaindu behar, baina izena eman behar da)

*Konbalidazioa: Hautazko eta aukera askeko kredituekin konbalidagarri gutxienez saioen %80ra etortzen diren EHUko ikasleentzat.

Hemen sakatu EGITARAUA deskarkatzeko 
Hemen sakatu KARTELA deskargatzeko
Hemen sakatu aurreko urteko ikastaroaren laburpen BIDEOA ikusteko