IV Kooperatibagintzan topaketak (Eskoriatza)
Ekainak 10erako LANKI Ikertegitik antolatu dugun ‘Kooperatibagintzan Topaketa IV: Kooperatibagintza eta eraldaketa soziala’ ekitaldiaren berri eman nahi dugu.
Ondokoa da prestatu dugun egitaraua:
9:00 Ongi etorria. Bixente Atxa Uribe (MONDRAGON UNIBERTSITATEAko Errektorea)
9:15 Kokapena: Eraldaketa soziala Arrasateko Kooperatiba Esperientzian. Aitzol Loyola Idiakez (LANKI Ikertegia—MONDRAGON UNIBERTSITATEA)
09:45 Lurraldeari atxikitako esperientzia sozioekonomikoak:
- Ipar Euskal Herria– Xabier Itcaina (Sciences Po Bordeaux)
- Bartzelonako Sants Auzoa– Elba Mansilla (LaCiutat Invisible).
- Ipar Irlanda eraldatzen– Gorka Espiau (Young Foundation).
- Ekonomia Soziala Quebecen—Enekoitz Etxezarreta (Gezki– EHU)
11:30 Atsedenaldia
12:00 Talde dinamika
13:30 Itxiera hitzaldia: Igor Ortega Sunsundegi (LANKI Ikertegia—MONDRAGON UNIBERTSITATEA)
Ekitaldi irekia da kooperatiba zein bestelako eragilerentzat. Beraz, eskertuko genizuke gonbidapena zabaltzea zure inguruan gai honetan interesa izan dezaketen kideen artean.
Izena emateko azken eguna: ekainak 3 izango da. Ekitaldira etortzeko asmoa baduzu, izena eman beharko duzu email bat idatziz (akareaga@mondragon.edu) edo eta ondorengo inprimakia bete dezakezu: hemen
Aforo mugatua izango da eta izen emate ordena errespetatuko da. Atxikitako informazio-orrian duzu saioren gaineko informazio zehatza.