28ene

Kontsumo eta Generoa tailerra (Gasteiz)

Kontsumo eta Generoa tailerra (Gasteiz)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Kontsumo eta Generoa tailerra (Gasteiz)

Amaitu berri den 2015. urtean SETEMen ‘Bortizkeria matxista eta kontsumoa’ren inguruko azterlana partehartzailea egin dugu, feminismoaren ikuspuntutik gaiari eusten. Hainbat elkarte izan dira partehartzaileak eta prozesu honen bidez, kontsumo kontziente eta eraldatzailearen alorrean ere, somatu ditugun bortizkeria matxistak ez betikotzeko ikasketak atera ditugu.

Azterlana maketazio prozesuan da gaur egun, eta hemendik gutxira ezagutzera emango da. Nolanahi ere, ‘Genero eta kontsumo’ari buruzko tailerra antolatzea nahiko interesgarria iruditu zaigu, gaia honetan sakontze aldera. Urtarrilaren 28an izango da, arratsaldeko 18etatik 20etara, SETEMeko Gasteizko egoitzan (San Vicente de Paúl kalea, 10 behea). Conchi Piñeiro (Altekio, Iniciativas hacia la Sostenibilidad) emango du tailerra.

Interesatuta bazaude, idatzi vitoria-gasteiz@setem.org posta elektronikora edo deitu 945 120 746 zenbakira.