Liburu aurkezpena: botere korporatiboaren aurkako alternatibak (Bilbo)
Botere korporatiboaren aurkako alternatibak multinazionalen kontrako borroka-esperientzia anitzen balioa nabarmentzea du helburu, hauen erakuskari txiki baina adierazgarri bat jasoz. Subjektu eta testuinguru ezberdinen arteko “kutsatzea” eragin nahi du baita ere, elkarrekiko ikasketetatik jaiotako akzio politikoa zirikatuz.
Zergatik ez lotu Paris eta Napoleseko uraren birmunizipalizazioa, Boliviaren merkataritza-itunen salaketa, edota berreskuratutako enpresa argentinarrak, brasildar nekazal-plangintza edo espainiar estatuko ekonomi solidarioaren sarea bezalako ekimenek proposatzen duten ekonomi alternatiboko sistemen aldeko apostua? Hau da, azken finean, liburu honen helburu nagusia: apostu alternatiboaren zentzu estrategikoa indartzea, botere korporatiboa eraitsi eta egungo trantze historikotik ateratzea ahalbideratzen duten trantsizio-agenda integraletan sistematizatuz.
HIZLARIAK:
- Gonzalo Fernández
- Amaia Pérez Orozco
- Denia Mejía
- Juan Hernández







