14nov

«Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?» jardunaldia (Donostia)

"Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?" jardunaldia (Donostia)
"Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?" jardunaldia (Donostia)

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

"Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?" jardunaldia (Donostia)
"Posible al da bizitza ekonomiaren erdigunean jartzea?" jardunaldia (Donostia)

Ekonomia Solidarioa eta Ekonomia Feminista. Ekonomia solidarioaren erakundeak eta erakunde sozialak, bizitza erdigunean jar daitekeen esparruak al dira?

> Bizi baldintza duinak errazten dituzte?
> Beharrizan materialaz gain, beste beharrizan batzuk kontutan hartzen dira (gizarte-harremanak, emozio-harremanak, etab.)
> Harreman horizontalagoak, bidezkoagoak eta irekiagoak sortzen dira?
> Botere-harremanen aldaketa bat bultzatzen dabiltza?
> Rol eta estereotipoak apurtzen dabiltza?
> Guzti hau posible bihurtzeko, ze zailtasun aurkitzen dituzte? Eta ze potentzialtasun, elkartasun?
> Zer ikasi duzue? Zer aldatu da?

Jardunaldiaren egitura hurrengo hau da:

  1. Teorian oinarrituz eraikiz:

Zer da bizitza erdigunean jartzea? Ekonomia solidario eta feministatik egindako hausnarketak

REAS Euskadiko ekoSolFem taldeak dinamizatua (Ekonomia Solidarioa eta Ekonomia Feminista).

  1. Praktikan oinarrituz pentsatuz:

Ekonomia solidarioaren erakundeak eta erakunde sozialak, bizitza erdigunean jar daitekeen esparruak al dira? Esparru sozioekonomiko alternatiboen eraikuntza esperientziak

Merkatu Soziala (gaztelera):

Irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duen ondasun eta zerbitzuen ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare baten eraketarako REAS Euskadik sortutako proiektu bat da. Sarea, ekonomia sozial eta solidarioaren entitate eta enpresez eta banakako zein taldeko kontsumitzailez osatuta dago. Bere helburua, sareko partaideen beharrizanak asebetetzea da eta, ahal den neurrian, ekonomia solidarioa ekonomia kapitalistatik deskonektatzea.

Euskal Herriko merkatu sozialaren eraketarekin hurrengoa lortu nahi da: ekonomia solidarioaren entitateen ikuspena, bideragarritasuna eta iraunkortasuna sustatzea, eta, bereziki, kontsumo arduratsuaren ikuspegitik ohiko merkataritzari alternatiboak diren zirkuituak sortzea eta kontsumitzaile, ekoizle eta banatzaile bakoitzari merkatua aldatzeko talde-erantzukizunean nahastea. www.merkatusozialea.net 

Fiare Banca Etica (gaztelera):

Fiare Banca Etica-ren proposamena bi euskarriren gain eraikitzen da: gizarte inpaktu eraldatzaile bat duten jarduerak finantzatzea (proiektu sozialak, ekologikoak, kulturalak edo solidarioak), gure lurraren hondatzea eta bidegabekeria mantentzen laguntzen duten enpresa eta espekulazio-jardueretan edozein inbertsio alde batera utziz; eta aurrezte eta inbertsio tresna arduratsuak gizarteari eskaintzea, gizarteak, banku-tresnaren eraikitze eta kontrolean aktiboki parte hartzen duelarik.

Banku-tresna proposamen hau, eraketa eta garapen kooperatiboaren eredupean burutzen da, parte hartze, autogestio, lurraldera gertutasuna, etab.-eko baloreak sustatuz. Eredu honek, bazkide fisiko eta juridikoak Tokiko Taldeetan (gaur egun 21 talde Estatu osoan) oinarritutako parte-hartze egitura egonkor eta iraunkorrean harremanetan jartzen ditu, lurralde errotzea eta logika ez kapitalistapean eragileak (bazkide eta bezeroak) biltzeko gaitasuna duten aurrezki-kreditu zirkuitu ekonomikoen eraketa bermatzen delarik. Halaber, eredu kooperatiboak, aipatutako egitura, Banca Popolare Etica kreditu kooperatibarekin integratzea ahalbidetu du, izaera parte-hartzaile eta horizontal batekin garatzen den Europa mailako artikulazio prozesu batean. http://www.fiarebancaetica.coop/

GUreztatu, Arrasateko azoka  biziberritzeko  eta beronen jarduera birpentsatzeko ekimena. Bagara (euskara)

Azokaren egoeraz kezkatuta, kontsumo ohiturak eraldatzen lagunduko digun espazioa elkarrekin definitu eta  egun nagusitzen diren kontsumo logiken inguruan hausnartzeko saiakera kolektibo bat abian jarri nahi izan da egitasmo honen bitartez. Komunitatearen beharrei eta zaintzari  erantzungo dion gune bat pentsatzea da helburua.

Besteak beste, ondorengo ildoak aintzat hartu eta hauek sustatu gura dira: tokiko merkataritzaren indartzea, elikadura osasuntsuaren kezka, hurbileko nekazaritza sustatzea, produktu ekologikoen eskaria, tokiko sare eta harremanak sustatzea, elkartasun kontsumo dinamikak garatzeko esparruak, gure umeen aisialdi ereduak… bizi kalitate integralaren norabidean kokatzen diren eraldaketa alternatibak dira. Gakoa, bestelako printzipio eta gizarte eredu baterantz abiatzeko baliagarriak diren kontsumo praktikak esperimentatzea da. http://blogak.goiena.eus/gureztatu/

Andere Nahia (gaztelera)

Andere Nahia euren enplegu edo enpresa sortu duten edo sortu nahi duten emakumeak laguntzen jarduten den irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Xede nagusia emakumeen finantza-independentzia da; baita mundu ekonomikoan emakumeen presentzia inplementa dadin lan egiten dute. Bere gaitasunen eta esperientzien eskualdaketan oinarritzen dira, ekonomia sozial eta solidarioaren printzipioetan oinarritzen den sare bat sortzeko helburuarekin. http://www.anderenahia.asso.fr/es/presentacion.html

Basherri Sarea (euskara).

Basherri taldeak, modu ekologikoan ekoitzitako nekazal produktu jakin batzuk gertuko baserritar bati zuzenean erosteko osatutako kontsumo taldeak eta kooperatibak dira, salmenta zuzena oinarritzat hartuta elkarlana adosten dutenak. Elikagaien eta ekoizpen ereduaren inguruko erabakitzeko ahalmena berreskuratzea da basherri taldeen helburuetan nagusiena eta honen ondorioz, konfiantzazko, garaian-garaiko eta kalitate goreneko barazkiak prezio duinean eskuratzeko aukera izatea lortzen da.

Baserritarrak astero bere produktuekin osatutako otarra bat prestatzen dio kontsumitzaile bakoitzari, eta hautako bakoitzak hilean behin kuota bat ordaintzen dio baserritarrari.

Bertako nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa uztartzen dituen eredu bat da, gizartea gero eta gehiago eskatzen ari dena, bai baserriaren biziraupenarekiko kezkagatik, eta baita elikagaien inguruan, ekoizpen eredu industrialak sorturiko menpekotasunaren arduragatik ere. Modu egokian antolatuz gero baserritarraren eta kaletarraren arten sortzen den harremanak indar handia hartzen du. Hartzaileari, ahora daraman elikagaien ekoizteko modua eta ekoizlea bere ezagutzeak konfiantza handia ematen dio eta baserritarrari, bere lana baloratua sentitzeaz gain, salmenta zuzenerako alternatiba eskaintzeaz gain, hilero diru sarrera finko bat izatea eta bere ekoizpena planifikatu ahal izatea bermatzen dio.  www.basherrisarea.org

Jardunaldiaren egitaraua

Izena emateko: www.economiasolidaria.org/inscripcion_ekoSolFem

(gehienezko edukiera 50 pertsona)

Archivos adjuntos:

jardunaldia_azaroa_14.pdf