REAS Euskadi Bioculturan (Bilbao)

REAS Euskadik, Fiare Banca Ética kooperatiba eta Arç, S.Coop. aseguru etikoen artekaritzarekin batera, BEC-ean (Barakaldo) urriaren 3-4-5ean ospatuko den Bilboko Bioculturan, produktu ekologiko eta kontsumo arduratsuaren II. azokan parte hartuko du.
Ekonomia solidarioko hiru ekimen hauek stand bat partekatuko dute. Bertan, bertaraturiko pertsonei, ekonomia egiteko beste modu bat azalduko zaie, pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia bat. Fiare Banca Eticak, gaurko finantza-sisteman aurki ditzakegun alternatibei buruzko eta bere banka etiko eta herritarreko proiektuan parte hartzeko aukerei buruzko informazioa eskainiko du. Bestalde, aseguru etikoen artekaritzak, Arç, aseguru etikoak kontsumitzeko modu ezberdinak erakutsiko dizkigu. Azkenik, REAS Euskaditik, Euskadiko Merkatu Sozialaren proiektua azalduko da, baita ekonomia solidarioarekin harremana daukan edozein gai ere.
Bioculturak, jarduera komertzialaz gain, 150 aktibitate eskaintzen ditu. Informazio independente eta askea, zeinek, gure kontsumo aukera eta eguneroko ohiturekin, gure beharrizanei moldatzen den bizitza aukeratzeko gakoak eman nahi duena. Edozein harri-koskorrak bere garrantzia daukala argi eduki behar dugu. Baina, pertsona talde txikiek aldaketa sozial handiak burutu ahal izateko, beharrezkoa da informazio zehatza edukitzea. Zentzu honetan, Biocultura, hiritarrentzat irekita dagoen informazio-leiho handi baten moduko dela esan dezakegu.
Azokaren ordutegia: ostiral eta larunbata 11.00etatik 21.00etara eta igandea 11.00etatik 20.00etara.