#SISTEMAERROREA eredu bidezkoagoa helburu (DONOSTIA)

“HAY ALTERNATIVAS”
Vicenç Navarro, Juan Torres eta Alberto Garzón egileek, krisiaren arrazoiak, ondorioak eta konponbideak aztertzen dituzte, patronalak, bankak eta banku zentraleko zuzendariek eta beraien menpe dagoen klase politikoak proposatzen dituzten bideen aurrean beste interbinde batzuk daudela erakusteko.
Proposatzen diren alternatibak, lana eta ongizate soziala sortzera bideraturik daude, Espainiako langabeziaren areagotzearen eta ongizate estatuaren gainbeheraren aurrean. Vicenç Navarro politologo eta ekonomilaria da, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetan eta Politika Publikoetan katedraduna. Ekonomia aplikatuko katedraduna izan da Bartzelonako Unibertsitatean eta Madrideko Complutensean. Arrazoi politikoengatik erbesteratuta, Estatu Batuetako The Johns Hopkins University-ko Politika Publikoen rakaslea da eta izan da 40 urtez. Hizkuntza ezberdinetara itzulia izan diren 28 libururen egilea.