12sep

Unibertsitate Gizarte Inkubagailuak: lekuko garapen sozio-ekonomikoaren espazio eraldatzaileak (Donostia)

Unibertsitate Gizarte Inkubagailuak: lekuko garapen sozio-ekonomikoaren espazio eraldatzaileak (Donostia)

Buscador de eventos

Unibertsitate Gizarte Inkubagailuak: lekuko garapen sozio-ekonomikoaren espazio eraldatzaileak (Donostia)

Emaus Gizarte Fundaziotik eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institututik (GEZKI), irailaren 12an eta 13an Donostiako Miramar Jauregian burutuko den “Unibertsitate Gizarte Inkubagailuak: lekuko garapen sozio-ekonomikoaren espazio eraldatzaileak” EHUko uda ikastaroan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu.

Ikastaroak Ekonomia Sozial eta Solidarioko sare eta erakundeentzako erreflexio espazio bat izatea eta elkarlanaren bitartez UPV/EHUtik bultzatutako  Unibertsitate Gizarte Inkubagailu baten definizio eta diseinuan aurrera jarraitzea du helburu. Horretarako, Brasilen, Danimarkan eta Euskadin unibertsitate ekintzailetza sozialaren inguruan emandako praktika onak aurkeztuko dira. Era berean, enplegua sortzeko eta garapen sozio-ekonomiko lokala eta iraunkorra sustatzen dituzten ekimenak faboratu eta bermatzeko, unibertsitatearen eta eremu sozial eta ekonomikoaren arteko bilgunea erraztuko da.

 

Archivos adjuntos:

Programa%20eus%20%282%29.pdf