Ecologismo
Reas Euskadi larrialdi klimatikoaren mobilizazioetara batzen da
“Gure ustez, neurrigabekoa eta desegokia den ekoizpen- eta kontsumo-eredu baten ondorioa da gaur egun bizi dugun larrialdi-egoera. Eta eredu horrek arriskuan jartzen ditu bai gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugarirena ere. Era berean, inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztanlerik ahul eta pobreengan. Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko, sektore iraunkorretan enplegu alternatiboak sortzeko beharrezkoak diren […]

“Gure ustez, neurrigabekoa eta desegokia den ekoizpen- eta kontsumo-eredu baten ondorioa da gaur egun bizi dugun larrialdi-egoera. Eta eredu horrek arriskuan jartzen ditu bai gure biziraupena, bai landare eta animalia espezie ugarirena ere. Era berean, inpaktu suntsitzailea izango du munduko biztanlerik ahul eta pobreengan. Larrialdi Klimatikoari aurre egiteko, sektore iraunkorretan enplegu alternatiboak sortzeko beharrezkoak diren inbertsioak exijitu behar dizkiegu erakunde publikoei. Eta hori exijitzen diegu, inor atzean utziko ez duen bidezko trantsizioa gauza dadin. Gure bizitza konprometituko ez duen eredu sozioekologiko eta ekoizle berri bat eskatzen dugu, bai justizia soziala ziurtatzen duena, bai eta bakarrik beharrezkoa duguna ekoizten duena, bertako produktuak bultzatuz.
REAS Euskaditik, aldaketa hauek dakartzaten larrialdia kontutan hartuz eta gu geuk bertan daukagun erantzukizuna kontutan hartuz, Klima Larrialdiaren aldeko Aliantzak ateratako manifestura eta honen eskutik antolatutako mobilizazioetara atxikitzen gara.
Jasangarritasuna, izan ere, Ekonomia Solidarioaren Gutunaren 6 printzipioetako bat da, “gure iritziz, gure ekoizpen- eta ekonomia-jarduera guztia naturarekin lotuta baitago, eta horregatik eduki behar dugu aliantza naturarekin; haren eskubideak aitortzea gure abiapuntua baita”. Eta begirune eta aitorpen horretatik, “gure jarduera guztietan gizakiaren aztarna ekologikoa nabarmen murriztu nahi dugu, ekoitzi eta kontsumitzeko modu iraunkor eta ekitatiboetara joz, eta nahikotasun eta soiltasunean oinarritutako etika bultzatuz”.
Hori dela eta, sareko entitate guztiei eta euren oinarri sozialei irailak 20-27 asteko mobilizazioak babestera animatzen diegu. REAS Euskadi ere, planetaren alde!



El Foro Social organiza en Sevilla su primer encuentro en Andalucía para abordar conflictos asociados al ámbito alimentario, agua, biodiversidad y salud integral
Las auditorías de las entidades de la economía social confirman el compromiso con la sostenibilidad
EcoAltea 2026: «EcoAltea pel poble»
1er Encuentro del Acuerdo Ecosocial Más Allá del Crecimiento
Guía de ayuda para la creación de comunidades de energías renovables
ECOS: una serie de autoficciones sonoras para una Transición Ecosocial Justa




