Ecologismo

Elikadura baino gehiago: ekimen agroekologikoak Beizaman

Pentsatu al duzu inoiz nondik datozen egunero hartzen dituzun elikagaiak? Jaten dugunaren atzean hainbat istorio daude eta horietako batzuk ezagutu nahi izan ditugu Gipuzkoako Beizama herrira hurbilduta. Ermuatik, Gasteiztik, Bilbotik eta Aiaraldeatik antolatutako bisita presentzialak bertan behera gelditu zirenez, Beizaman ezagutu daitezkeen ekimenak zuen etxeetara gerturatuko dituen bideo-bisita berezi bat prestatu dugu. Bideo honetan Leire, […]

25 June 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Pentsatu al duzu inoiz nondik datozen egunero hartzen dituzun elikagaiak? Jaten dugunaren atzean hainbat istorio daude eta horietako batzuk ezagutu nahi izan ditugu Gipuzkoako Beizama herrira hurbilduta.

Ermuatik, Gasteiztik, Bilbotik eta Aiaraldeatik antolatutako bisita presentzialak bertan behera gelditu zirenez, Beizaman ezagutu daitezkeen ekimenak zuen etxeetara gerturatuko dituen bideo-bisita berezi bat prestatu dugu. Bideo honetan Leire, Kelo, Itxaso eta Luisja ezagutuko dituzue eta, haien eskutik, elikagaiak baino askoz gehiago sortzen duten ekimenak. Izan ere, baserritarrak landa eremuko ondare naturala eta kulturalaren zaindariak dira.

Beizaman topatuko dituzue, besteak beste, txakolina, ogi artisaua, hazi ekologikoak… are landa turismoa ere. Baina ez ahaztu zuengandik gertu horrelako ekimen gehiago badituzuela, eta denon esku dagoela elikadura eta garapen eredu bidezko eta jasangarriago bat babestea.

Embedded Video (Adaptable).

Related Posts

----