Ecologismo

Maskara sendagarriak

Salima, Marima, Malika, Norma, Zoubaida, Hanane eta Kazak beren herrialdeak utzi behar izan zituzten, arrazoi eta egoera desberdinak tarteko, bizimodu berri baten bila. Azken finean, horixe da guztiok nahi duguna. Maletak prestatzean, ezinbestekoa baino ez zuten aukeratu: beren jatorrizko herrialdeetako oroitzapen eta emozio garrantzitsuenak, nondik datozen, nortzuk diren, eta harrera-herrialdeko ametsak eta nahiak zein diren […]

13 May 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Salima, Marima, Malika, Norma, Zoubaida, Hanane eta Kazak beren herrialdeak utzi behar izan zituzten, arrazoi eta egoera desberdinak tarteko, bizimodu berri baten bila. Azken finean, horixe da guztiok nahi duguna.

Maletak prestatzean, ezinbestekoa baino ez zuten aukeratu: beren jatorrizko herrialdeetako oroitzapen eta emozio garrantzitsuenak, nondik datozen, nortzuk diren, eta harrera-herrialdeko ametsak eta nahiak zein diren ahaztu ez zezaten. Halaxe iritsi ziren Elgoibarrera, bertako erkidegora batu eta ekarpenak egin nahiz jasotzeko.

Jorge Riechmanen esanetan, “heriotzaren aurkako magia bakarra dago, maitasunez osatua: erkidegoa”. Horixe bera pentsatu zuten emakume hauek COVID 19 guztion bizitzetara iritsi zenean.

Eta, hala, josteko makina hartu eta bakoitza bere etxetik hasi zen maskarak josten, “maskara sendagarriak”, birusarengatik babes gaitzaten. Maskara hauek, hala ere, beste funtzio bat ere badute: ahotik eta burutik hain gertu egonik, hitz eta pentsamendu minberak sendagarri bihurtzeko balio dute, horrek ere sendatzen eta zaintzen baikaitu.

Eskerrik asko bihotzez erkidegoarekiko erakutsi duten elkartasun eta eskuzabaltasunagatik.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, era berean, Ternuari, oihalak emateagatik, eta Alfari, hariengatik.

Loreak eta Zabaltzen Sartu Koop. Elk

maskara sendagarriak

Related Posts

----