Ecologismo
Basherri kontsumo taldeen sareko topaketa egiten ari dira Beasainen
Bideluzen egitekoak ziren, baina euriagatik Plazapen jarri dituzte postuak. Bertako produktuekin egindako pintxoak jarri dituzte salgai, besteak beste. Gipuzkoako Basherri kontsumo taldeen sareak urtero topaketa bat egiten du, eta aurten Goierri aukeratu dute. Beasaingo plazaren azpiko arkupeetan elkartu dira, euritik babesteko. Hainbat salmenta postu jartzeaz gain, bertako produktuekin egindako pintxoak saldu dituzte goizean zehar: urdaiazpiko tortila, […]

Bideluzen egitekoak ziren, baina euriagatik Plazapen jarri dituzte postuak. Bertako produktuekin egindako pintxoak jarri dituzte salgai, besteak beste.
Gipuzkoako Basherri kontsumo taldeen sareak urtero topaketa bat egiten du, eta aurten Goierri aukeratu dute. Beasaingo plazaren azpiko arkupeetan elkartu dira, euritik babesteko. Hainbat salmenta postu jartzeaz gain, bertako produktuekin egindako pintxoak saldu dituzte goizean zehar: urdaiazpiko tortila, gazta, barazkiekin egindako modakuak… Zarauzko talde bat arduratu da pintxoak prestatzeaz, plazan bertan.
Goierriko hainbat ekoizle izan dira topaketan: Ezkio Itsasoko Urkulegiko Gorka Sasieta, Ariztizabaleko Xabi Akizu, Ataungo Pili Eskisabel, Olaberriako Arimasagasti gazta… Sasietaren hitzetan, “oso giro polita sortu da plazan, eta jendea animatu egin da eguraldi txarra egin arren”.
Bost saski prestatu dituzte kontsumo taldeetako produktuekin. Pintxoak erositakoan baleak emango dizkiote jendeari, eta bale horiekin saskien zozketan parte hartu ahal izango dute.
Arratsaldean antzerkia
Babarrun lehiaketa ere antolatu dute. Zortzi kontsumo talde arduratu dira bakoitzak babarrun kilo bat prestatzeaz, eta plaza osoan zabaldu da eltzeetako usaina. 14:30ean bazkarri herrikoia egingo dute babarrun horiekin. Arratsaldean, berriz, antzerki emanaldi bat izango dute: Iruñeko Txoriburu.
Guztira 60 kontsumo talde inguru daude Gipuzkoan. Baserritarren eta erosleen artean bitartekaririk gabeko harremana ahalbidetzea da kontsumo taldeen helburua. Gaurko topaketaren helburua, berriz, herritarren artean kontsumo taldeen inguruko informazioa hedatzea eta ezagutzera ematea.

Campaña por el compromiso de los diputados y representantes del Estado español por una política libre de combustibles fósiles
El coste de no actuar: Naciones Unidas lleva la transición ecológica al terreno económico
Presentación online del libro «Mover la Movilidad»
Encuentro «La economía social y solidaria y las comunidades energéticas»
Guía de ayuda para la creación de comunidades de energías renovables




