Ecologismo

Birsortu Debagoiena espazio berria

Urtarrilaren 24ean arratsaldeko 18:00etan Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioak BIRSORTU Debagoiena espazioa irekiko dute Arrasateko EkoCenter-ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Prozesu honen bitartez kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatu nahi dira bai ikastetxeetan bai EAEko enpresetan. Horretarako, BIRSORTU espazioak hondakin objektu ezberdinez hornituko ditu eskualdeko ikastetxeak, berrerabileratik abiatuz hausnartzeko, galdetzeko, ikertzeko eta beraien ikuspegia […]

24 January 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Urtarrilaren 24ean arratsaldeko 18:00etan Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioak BIRSORTU Debagoiena espazioa irekiko dute Arrasateko EkoCenter-ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin. Prozesu honen bitartez kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatu nahi dira bai ikastetxeetan bai EAEko enpresetan.

Horretarako, BIRSORTU espazioak hondakin objektu ezberdinez hornituko ditu eskualdeko ikastetxeak, berrerabileratik abiatuz hausnartzeko, galdetzeko, ikertzeko eta beraien ikuspegia zabaltzeko hondakinen bilketaren, kontsumoaren murrizketaren eta ekonomia zirkularraren esan nahiaren inguruan.

Proiektu kultural honek ekonomia zirkularra, sormena eta baztertuak izan diren materialekin ikertzea bultzatu nahi du, berrikuntza pedagogikoaren bidez. Ekimenak hondakinak nabarmentzen ditu, berrerabiltzearen eta birziklatzearen bitartez hondakin hauek ikaskuntza, ekintzailetza eta sormenaren ardatz bihurtzeko.

Proiektu bitxi hau Reggio Emiliako italiar herrian sortutako programan inspiratzen da, eta REMIDA bezala ezagutzen da nazioarteko mailan. BIRSORTU programak sormenezko berrerabiltzea eta birziklatzearen kultura sustatzen du eta defendatzen du hondakinek edertasuna eraman dezaketela, bere kabuz gaitasuna dutelarik hausnarketa estimulatzeko eta hezkuntzari baliabideak eskaintzeko.

 

Nola burutuko da materialaren bilketa?

BIRSORTU espazioa Arrasateko Emaúseko EkoCenter-ean kokatuko da eta bere ateak irekiko ditu asteazkenero arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara.

Espazioa Debagoienako hezkuntza komunitatera zuzentzen da. Hortaz, eta eskaintza pedagogikoa zabaltzeko helburuarekin, hilero lantegi ezberdinak antolatuko dira irakasleei zuzenduak, material honen erabilera anitzak aztertzea posible eginez.

 

Zenbat aldiz ikusi dugu jostailuaren kaxa jostailua bera baino erakargarriagoa dela?

Proiektu honetako materialak Gipuzkoako enpresa ezberdinetako baztertzetik datoz. Zeharkako moduan, material hauek sustatzen duten ideia da, inperfektua den horrek mezu etiko sakona duela; hausnarketak nahasteko eta bultzatzeko gai direnak, hezkuntzarako iturri izaten amaitzeko, erabilera gutxi dutela edo zaborra direlaren ideia saihestuz.

REMIDA kontzeptuak hizketaldian jartzen ditu sormena eta jasangarritasuna. Baztertuak izan diren industria eremuko materialak gerturatzea posible egiten du, ikastetxeetan nekez aurki daitezkeen materialak, baina eskolen inguruko ekoizpen eremutik gertu daudenak, bere kabuz gizarte eta ingurune erantzukizuneko zentzuan hartzen duten modu eta esperientzia berriak esploratuz.

 

BIRSORTU. Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren proiektu bat

BIRSORTU sortzen da Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren arteko lankidetzatik. Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesarekin 2018-2019 ikasturtean egindako froga pilotuan oinarritzen da. Espazioaren kudeaketa, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Etorkizuna Eraikiz programan kokatzen da.

Proiektua posible izan da Gipuzkoako enpresa-ehunaren partaidetza boluntarioari esker, horien artean, AdegiEkotradeEskuzEzarriGabiltzaGrupo OneH-EneaIrizarJMAKromosomaMerkabugati,Panelfix, Ternua eta Twin&Chic edo Ekorec. Enpresa hauek baztertutako material ezberdina eskaini dute, besteak beste, sareak, hodiak, moketa, poliespana, paletak, igerilekuko baldosak, informatika eta elektronika-materiala, papera eta kartoia, larrua, kotoi organikoa, egurra edo botoiak eta kremailerak.

Horrez gain, Debagoienako hezkuntza-komunitatearen lankidetzaz gozatzen da, horien artean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntzaren Zientzien Fakultatea HUHEZI eta Olgeta hezkuntza-proiektua.

Proiektua aurrera egin ahala enpresekin sortutako sare-lana handitzea espero da, eta baita eskualdeko eskolei eskainiko den materiala ere.

Related Posts

----