Varios

Cáritas Euskadik prekarietate egoeren kronifikazioa egiaztatu du

Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean.Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan. Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan […]

25 mayo 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Euskadiko Hiru Caritasek EAEko 2015eko Jarduera memoria eta jarduera-txostenak aurkeztu dituzte lurralde bakoitzean.
Asteburu honetan, Caritasek 15-16 ikasturte bukaerari dagokion kanpainaren berri emango du Euskal Autonomia Erkidegoko parrokia guztietan.

Donostia, Bilbo eta Gasteizko elizbarrutietako Caritasek 2015eko jarduera-txostena aurkeztu dute gaur Euskadin. 2015ean Caritasek 44.764 pertsonari eman zien arreta hiru lurraldeetan. Azken urteetan ere antzeko zifra izan da.

Caritas Euskadik emandako beste datu esanguratsu bat arlo ekonomikoan egindako gastua izan da. 5.000.000 euro inguru izan ziren pasa den urtean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Elizbarrutietako hiru Caritasen artean.

Boluntarioak martxan

Caritasen jarduera boluntarioen laguntza eta dedikazioari esker egiten da. 2015ean 4.250 boluntario aritu ziren Caritasen programak dinamizatzen eta Erakundearen arreta jasotzen duten pertsonei laguntza ematen. Caritasen ikuspegitik, boluntarioak dira Elizaren karitate eta gizarte ekintzaren motor nagusia.

Pobrezia gurasoetatik seme-alabetara pasatzen da
Euskadiko Caritasek desberdintasun egoera handia antzeman dute lurralde osoan. Egoera horren ondorioz, familia babesgabeenek prekarietate eta kronifikazio egoerak jasaten dituzte. 

Caritasen aurreko txostenetan gertatu denez, honetan ere sareen desgastea aipatu dugu. Horrek are kalteberago bihurtzen ditu familiak. Pobreziaren Belaunaldi arteko Transmisioari buruzko FOESSAren azken txostenean (2016ko apirila) ateratako ondorioen ildo beretik, aipatzeko da pobrezia heredatzeko faktoreak honakoak direla, besteak beste: ikasketa-maila, lan okupazioa eta errenta maila. Txostenaren arabera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria arrisku handiena adingabeak dauden familiek daukate. 

FOESSAren ustez, arrazoietako bat da berariaz familientzako prestaziorik ez dagoela. Horren harira, Europako beste gizarte eredu batzuk hartzen ditu erreferentziatzat, familia eta haurtzarora bideratutako prestazio unibertsaletan oinarritutako sistemak baitaude.

Caritasek, gainera, bakardadearen gaiari heltzearen garrantziaz ohartarazi nahi du, eta ez bakarrik pertsona nagusien arazo gisa. Caritasek sareak finkatu eta harremanetarako espazioak egokitu nahi ditu beste kolektibo batzuetan ere, hala nola emakumeekin, haurtzaroan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin…

Gizarte Babeserako Euskal Sistema

Ildo horri jarraiki, Caritas Euskadik gizarte babeserako euskal sistemaren balioa nabarmendu nahi du, beste autonomia erkidegoentzako erreferente eta eredu baita. Bereziki azpimarratzekoak dira Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratze arloko beste baliabide batzuk, gizarteratze larria eta desberdintasun egoerak saihesten laguntzen dutelako. Hala ere, Caritasek hobekuntzak egiteko beharra ikusten du, bai laguntza horien kudeaketa eta irismenari dagokionez, bai gizarteratze-funtzioaren garapenari dagokionez.

Enplegu eta ekonomia solidarioa

Bestalde, Caritasek lan zintzoaren erronkari erantzuten jarraitu nahi du. Desberdintasuna handituz doa eta enpleguak prekarioak dira. Horren aurrean, Caritas ekonomia aukera alternatibo eta solidarioak lantzen ari da, egungo eredu ekonomikoa eraldatzen laguntzeko eta pertsonengan zentratutako beste bat eraikitzeko, denon mesedetan.

Kanpaina instituzionala

Corpus Christi (igandea, maiatzak 29) ekitaldia dela eta, urtero Caritasek kanpaina instituzional bat jartzen du abian hiru Euskal Elizbarrutietako parrokia, ikastetxe eta instituzio erlijioso guztietan. Diru-bilketak egingo dira kristau komunitateak Caritasen ekintza babestu eta gure gizarteko pertsona kalteberenei laguntza emateko.

2015eko Txostena deskargatu

Prentsa Oharra deskargatu

Artículos Relacionados

----