Varios
Alternatiben Herria :: zure ekarpen txikia behar dugu
Dakizuen moduan, Urriak 24an ALTERNATIBEN HERRIA ekimena burutu genuen. Esan beharra dago aurretiaz jarritako helburu guztiak bete genituela eta horretarako ikusi besterik ez dago zelako egitaraua prestatzeko gai izan ginen eta bertan emon zen partaidetza maila. 160 eragiletik gora parte hartu zuten Urriak 24ko programazioan eta ekitaldietan, urte askotan ikusi gabeko elkarlan eta hausnarketa espazio […]
Dakizuen moduan, Urriak 24an ALTERNATIBEN HERRIA ekimena burutu genuen. Esan beharra dago aurretiaz jarritako helburu guztiak bete genituela eta horretarako ikusi besterik ez dago zelako egitaraua prestatzeko gai izan ginen eta bertan emon zen partaidetza maila. 160 eragiletik gora parte hartu zuten Urriak 24ko programazioan eta ekitaldietan, urte askotan ikusi gabeko elkarlan eta hausnarketa espazio ahalbideratuz.
Hemendik aurrerako erronka izango da energia, proposamen ahalmen eta indar hori zelan bideratu amesten ditugun ekimen horiek posible egiteko. Honako prozesuetan ezinbestekoa da ekimen bakoitza ondo hasi, garatu eta ixtea; azken atal honetan konpromiso finantzieroei ere ondo erantzunez. Esan beharra daukagu aurretiaz marrazturiko aurrekontuaren edukietan prebizioak nahiko bateratuak direla ekimenak erakutsitako gastu errealarekin. Beti ere kontutan izanik hasierako helburua zela edukien maila berean joan behar zala azpiegituren eskaintza.
Azpimarratu behar diru aldetik gai izan garela aurrekontu osoaren 2/3 ak sortzeko, eta hori berez ez da nolanahiko lorpena. Baina ildo berean esan beharra daukagu Urriak 24an parte hartu duten eragileen gutxiengo batek egin diola aurre ekarpen ekonomikoari. Jakinik aldez aurretik eragile askoren egoera finantzieroa nahiko traketsa izango dala, azken alegin bat eskatzera ausartzen gara ekimenaren tamaina ikusita. Horretarako bono batzuk atera ditugu azken erronda bat bideratzeko eta ahalik eta era partehartzaileenean ixteko etapatxo hori.
Batzuntzat lehen ekarpena izango da, beste batzuk beste bat egiteko aukera ikusiko duzue,… Seguruenik erantzun desberdinak holako espazio anitz bati lotuak egongo dienak, baina norabide bardinean bideratzeko behartuak gaudenak arlo ekonomikoan ere. Beraz ekarpen ekonomikoei begira erantsitako bonoa ahalik eta gehien zirkulatzea garrantzitsua da. ALTERNATIBEN ekimenek tamalez oraindik ez dute behar bezalako babes publikorik, eta bide horiek lortzea posible izateko beharrezkoa da egindako pausuetan ez itotzea.
Eskerrik asko denoi alde aurretik eta jarraitu lanean bide hauetan.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Plataforma: ES63 1550 0001 2000 0139 9922 (Fiare)