Varios
Euskadiko Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren aurkezpena
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ostiral honetan, 2015eko abenduaren 11n, egin du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Sareen Sareak eta Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak elkarrekin antolatutako jardunaldia. Jardunaldi horretan aurkeztu dituzte Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren emaitzak. Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak egindako ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa da eta sektoreko 400 erakunde inguruk hartu du parte bertan. […]
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak ostiral honetan, 2015eko abenduaren 11n, egin du Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Sareen Sareak eta Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak elkarrekin antolatutako jardunaldia.
Jardunaldi horretan aurkeztu dituzte Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuriaren emaitzak. Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokiak egindako ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa da eta sektoreko 400 erakunde inguruk hartu du parte bertan. Horren helburua Hirugarren Sektore Soziala indartzen eta hura osatzen duten erakundeek egiten duten ekarpen soziala aitortzen rol garrantzitsua betetzea da.
Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokia Hirugarren Sektorearen sustapen-programa bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatzen dute, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Soziala Behatokiko hiru bazkideek eta Eusko Jaurlaritzak eskainitako babesari eta Sareen Sarearen lankidetzari esker prestatu ahal izan dute.
Prentsa ohar osoa irakurtzeko hemen sakatu.
Liburu Zuria irakurtzeko hemen sakatu