Varios

Gizarte-Ekonomiari buruzko Jardunaldiak Uribarrin

Uribarritzen erakundetik, Uribarrin antolatu dituzten Gizarte Ekonomiari buruzko jardunaldietara gonbidatzen zaituzte. Jardunaldi hauekin, banketxe eta multinazional handiekin aurrez lehiatzen diren proiektu oso interesgarriak auzokideei helarazi nahi zaizkie. Gainera, egun Euskal Herrian funtzionatzen duten proiektuak dira, eta edozeinek parte har dezake. Hitzaldiak, lagunarteko berriketaldi-kafe eran izango dira eta hizketaldiak amaitzerakoan lunch txiki bat egongo da, proiektuetan […]

12 febrero 2014
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Uribarritzen erakundetik, Uribarrin antolatu dituzten Gizarte Ekonomiari buruzko jardunaldietara gonbidatzen zaituzte. Jardunaldi hauekin, banketxe eta multinazional handiekin aurrez lehiatzen diren proiektu oso interesgarriak auzokideei helarazi nahi zaizkie.

Gainera, egun Euskal Herrian funtzionatzen duten proiektuak dira, eta edozeinek parte har dezake.

Hitzaldiak, lagunarteko berriketaldi-kafe eran izango dira eta hizketaldiak amaitzerakoan lunch txiki bat egongo da, proiektuetan interesatuta dauden pertsonen eta txostengileen arteko harreman zuzena sustatzeko asmoz.

Beren proposamena hurrengokoa da:

Otsailaren 8an, larunbata, 17:00etan – BIZITEGI-ko Lokalean (Uribarri Kalea 1): EKHI TXANPONA

www.ekhitxanpona.org

BilboDiru ekimena 2011ko Irailean Desazkundea kolektiboaren inguruan jaiotako ekimen bat da. Diruaren inguruan sakon hausnartu ondoren, teoria praktikara eramateko garaia zela erabaki eta Bizkaian tokiko txanpon bat martxan jartzeko asmoarekin gabiltza.

Otsailaren 15an, larunbata, 17:00etan – BIZITEGI-ko Lokalean (Uribarri Kalea 1): KOOPERATIBISMOA

Ondino Fagor-en hondoratzea puri-purian dagoenean, kooperatibismoaren bideragarritasunari buruz zaltzantzak sortzen dira. Baina Uribarritzen erakundetik, kooperatibismo eredua bideragarriena eta bidezkoena dela uste dugu.

Martxoaren 15an, larunbata, 17:00etan – BIZITEGI-ko Lokalean (Uribarri Kalea 1): ESNETIK, KONTSUMO KOOPERATIBA 

www.esnetik.com

ESNETIK KOOP. ELK. esnekiak ekoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba mistoa da. 2012ko Apiriliean martxan jarri zen EHNE Bizkaia sindikatuaren  babesarekin eta bere jarduera Orozkon kokatutako gaztandegiaren inguruan egiten bada ere,  kooperatiba esnez hornitzen duten artzaiak Aiaraldea eta Durangaldetik datoz. ESNETIKen esanahia, esneki eta etika hitzak jarduera berdinaren barruan elkartzen ditu,  agerian utzirik zein den bere funtzionamendua bultzatzen duen printzipioa.

Martxoaren 29an, larunbata, 17:00etan – BIZITEGI-ko Lokalean (Uribarri Kalea 1): GOIENER , ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SORKUNTZA ETA EROSLE KOOPERATIBA

www.goiener.com

Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz. GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea(energia erosketa) eta sorkuntza.

Apirilaren 12an, larunbata, 17:00etan – BIZITEGI-ko Lokalean (Uribarri Kalea 1): COOP57, FINANTZA-ZERBITZU KOOPERATIBA

www.coop57.coop

COOP57 zerbitzu-kooperatiba bat da non, bere baliabide propioak hurrengoetara xedatzen dituen: okupazioa eragiten duten gizarte-ekonomia proiektuetara maileguak ematera, kooperatibismoa bultzatzera eta elkartasuna orokorrean, eta elkartasun printzipio eta printzipio etikoen oinarrien jasangarritasuna eragitera. 

Artículos Relacionados

----