Economía Solidaria

Koopera Merkatua: 365 egun kontsumo solidarioan

Inauguratu ondoko urtebete honetan, 55.000 erosketa arduratsu egin dira Euskadiko Merkatu Ekologiko eta Solidario honetan. 4 urtetan 2030 zuhaitzek egindako onura izatearen moduko ingurumenaren aldeko egintza bilakatzen delarik. Lehenengo urrats hauetan, Euskadiko Merkatu ekologiko eta solidario honek dituen 800 m2 .ak Kontsumo Iraunkorraren erreferente bihurtu dira. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak bermatuta dago, […]

7 mayo 2010

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Inauguratu ondoko urtebete honetan, 55.000 erosketa arduratsu egin dira Euskadiko Merkatu Ekologiko eta Solidario honetan. 4 urtetan 2030 zuhaitzek egindako onura izatearen moduko ingurumenaren aldeko egintza bilakatzen delarik.

Lehenengo urrats hauetan, Euskadiko Merkatu ekologiko eta solidario honek dituen 800 m2 .ak Kontsumo Iraunkorraren erreferente bihurtu dira. Proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak bermatuta dago, Iosu Madariaga buru duela, eta helburu garbia adierazi du, gizarteak kontzientzia har dezan, Berrerabiltzeak duen garrantziaz. Koopera Sareak modu integralean egin ohi duen produktuen berreskuratzeak energia eta baliabideen benetako aurrezpena dakar; airearen kutsadura saihesten du eta klima-aldaketari aurre hartzen dio; kontsumo iraunkorra eskaintzen dio gizarteari eta kontsumitzailearen pentsaera aldaratzen du. Eta enplegua sortzen du gizarte-bazterketan edo horren arriskuan dauden pertsonentzat.

Kooperak arkitektura ekologikoaren irizpideak eta abangoardiako diseinua erabili zituen Merkatua eraikitzeko proiektuan; horrela, gero eta jende gehiagok egiten du apustu erosketa ekologiko eta solidarioaren alde. Lehenengo urte honetan, guztira 55.706 erosketa arduratsu egin dira. esan zuen Cristina Larrayozek, Koopera Sarearen Kontsumo Iraunkorreko Sailaren zuzendariak. “Koopera Merkatuak 134.089 salgai iraunkor merkaturatu ditu”.

“Gero eta herritar gehiagok errespetua erakusten dio gure inguruneari eta bertan bizi garenoi erosketa-saskiaren bidez”. Horregatik, Merkatu honetara eta sarean dauden beste 9 Ekorropa dendetara joaten direnak ez dira bezero hutsak, laguntzaileak baizik. Badakite Ekorropa galtza bakero batzuk erostearen egintza, adibidez, 3,5 egunetan zuhaitz batek atmosferari egindako onuraren parekoa izango litzatekeela. Ekorropa jantziek Merkatuaren % 80 suposatzen dute eta aurreko segidari kasu eginez, biztanleek Merkatutik etxera eramandako arropen onura ekologikoa, 4 urteetan zehar 250 zuhaitzek egindakoen pare geratuko litzateke.

Ekorrepara tresna elektriko eta elektronikoek ere oso harrera ona izan dute herritarren aldetik. Bezeroak etxera eramaten dituen tresna horiek urtebeteko bermea dute. Masa (kg) kontuan hartzen badugu, Koopera Merkatuan berreskuratutako materialaren %38a dira. 1700 etxebizitzatan banatuak izan dira elektrotresna hauek. Ingurugirorako efektuan, Bilbo Pariseraino 160 hegazkinek egindako bidaia garraiotik kentzea bezalakoa izango litzateke.

Bidezko Merkataritza eta Jaki Ekologikoen eskaera, hilabete honetan gora egin du. Labore ekologikoz ekoiztutako arroza janez gero, biodibertsitatea sustatzen eta bere osasunaren alde egiten ari dela kontuan hartzen da.

Jostailu iraunkorren aukera egin zutenek 11.000 unitatetik gora erosi zituzten. Jostailu horiek Foru Aldundiaren Garbiguneetan biltzen dira eta gero Kooperak duen Zamudioko plantan tratamendua ematen zaie. Horren onak izan atmosferako zein 1000 auto gutxiago 5,3 kilometrotan zehar errepide batean ikustearekin parekatzea dagoela.

Kohesioa eta lanaren bitartezko gizarteratzea

Koopera Sare Soziala irabazi asmorik gabeko erakundea da eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea lortzea du helburu, baita garapen iraunkorra sustatzea ere. Koopera Merkatuak 19 lanpostu berri sortu ditu; horrela, Sarea 150 lanpostu izatera iritsi da. Lanaren bitartezko gizarteratzearen aldeko lanpostu berri gehiago sorteen jarraituko du, Sarearen ekimenak gehitzen diren neurrian.

Aipatzekoa da ere, zerbitzu sozialen erabiltzaileei 9547 jantzi eskaini izan zaiela.

1.800 pertsonarentzako topagunea 2009an

1.800 pertsona egon dira Merkatu honek dituen Areto eta Ikasgeletan. Iraunkortasunaren gune honek administrazio publikoak, fundazioak eta era guztietako erakunde elkartu ditu, eta denek izan lotura komun bat: Euskadiko errealitate sozialean txertatu nahi izatea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontaktua:
Terese Heras Itza
t.heras@koopera.org / / 688 63 40 32

Artículos Relacionados

----