Varios

Navarra de cine SL, Bilboko Herri Irratiko “Es posible”, Elena Auzmendi, Koopera Gizartea Sarea eta Bilboko Udala ONCE Euskadi Sari Solidarioen jabe dira

Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte. Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute. Epai mahaia atzo bildu zen Bilboko […]

18 marzo 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Instituzionalarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuei jaramon eginez Ekonomia Sozialaren filosofiarekin bat eginez, hiritar guztien aldeko irisgarritasuna, norbanakakoaren autonomia eta gizarte bateratzaile baten alde lan egin duten enpresa, erakunde, pertsona eta komunikabideak saritzen dituzte.

Sarien bitartez bai enpresa, erakunde edo pertsonek egindako praktikak eredugarriak izan daitezen kontzientzia soziala sustatu nahi dute. Epai mahaia atzo bildu zen Bilboko Zenit Hotelean, eta ondoko argudioak kontutan izanik sarituen zerrenda jarraian azpimarratzen den bezala geratzea adostu zuen. GKE, Enpresa edo hirugarren sektoreko kategoria Saria: Joan den urtean azaldutako sentsibilitate sozialagatik, edota egoera larrienean daudenen eskubide sozialen alde azaldutako ibilbidea saritzen du.  Navarra de cine, S.L, zinearen bitartez kultura pertsona gor eta itsuei gerturatzeagatik normaltasunez eta modu bateratzailean”. Komunikazio Lanaren kategoria Saria: Edonolako gai sozialaren alorrean eraginik izan duten gertakizunen berri modu esanguratsuan aritzeagatik, beti ere ONCE eta bere Fundazioaren oinarrizko baloreekin, Ekonomia Sozialaren filosofiarekin eta Hirugarren Sektorearen helburuekin bat egitea saritzend u. Bilboko Herri Irratiko “ Es posible” irrasaioa “egunero gure errealitate soziala erakustearen aldeko apostuagatik, talde sozial orori ahotsa emanez beti ere aipatu errealitatea hobetzekoeta  aurrera begira ekinez”. Pertsona Fisikoaren kategoria Saria: Euskal Autonomia Erkidegoan Gizartean euren tokia bilatzen saiatzen diren kolektiboen alde modu solidarioan egindako lanagatik edota mantendutako ibilbidea saritzen du.  Elena Auzmendi boluntarioa “DYA eta Gurutze Gorriko anbulantziatan 34 urtez jardun duelako bere denbora librea besteen beharrei eskeiniaz egoera larri edo oso larritan”. Ekonomia Sozialeko Enpresaren kategoria Saria: Kanporaketa arriskuan dauden pertsonen inklusio soziolaboralean modu esanguratsuan egin duten enpresei, ekonomia sozialaren arloan ari direnei lehentasuna ematea saritzen du.  Koopera Gizarte Sarea gizarte bazterketan arriskuan dauden pertsonen alde egiteagatik lanaren bitartez gizarteratzearen alde eginez, modu horretan aukera berriak eskeiniaz”. Administrazio Publikoaren kategoria Saria: hiritar ororen aukeren berdintasunaren alde modu solidarioan programak eta etengabeko proiektuak sustatzea saritzen du.  Bilboko Udala guztiontzako hiri baten ideian oinarrituz eremu guztietan lana egin izanagatik, eta etengabe bide horri ekiteagatik”.   IX ONCE Euskadi Solidarioak Sariak honako epaimahaikideek adostu dituzte: Elias Leguina, EDEKAko bokala eta ASPACE Bizkaiako kudeatzaileak, Pablo Gonzalez, Gorabideko zuzendariak; Iñaki Irusta Euskaidko Gurutze Gorriaren presidenteak; Josetxo Hernandez, ASLEko zuzendariak; Bingen Zupiria Deiako zuzendariak; Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariordeak; Aitor Gonzalez, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidenteak; Basilio San Gabriel ONCE Euskadi Lurraldeko Ordezkariak; eta Antonio Mayor ONCEko Komunikazio eta Irudi Zuzendariak. Sariak apirilaren 25an emango dira Bilboko BBK Aretoan burutuko den ekitaldian. Egun batzuk lehenago jakita emango dira galaren xehetasunak

Artículos Relacionados

----