Economía Solidaria
Taldeka Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia
Ekintzailetza taldeen Taldeka programak ibilbide luzea du ekintzaileak laguntzen, eta beste norabide bat eman nahi dio bere jarduera profesionalari: negozio-ideia bat garatzea eta proiektuari itxura emateaikuspuntu parte-hartzailea oinarri hartuta. Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta SSI Taldeak diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren […]
Ekintzailetza taldeen Taldeka programak ibilbide luzea du ekintzaileak laguntzen, eta beste norabide bat eman nahi dio bere jarduera profesionalari: negozio-ideia bat garatzea eta proiektuari itxura emateaikuspuntu parte-hartzailea oinarri hartuta.
Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta SSI Taldeak diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak. SSI Taldean pertsonen kolektibo horrekin lan egiten dugu, eta ekintzaileen esku jartzen dugu 30 urteko esperientziarekin lortu dugun ezagutza.
NORI ZUZENDUTA:
- Langabeei edo enplegagarritasuna hobetu nahi dutenei.
- Adineko pertsonen beharrizanei erantzungo dien enpresa bat sortu nahi dutenei.
- Programarekin eta programak adierazten dituen balioekin konprometituta eta Silver Economy-n interesa izanik.
Jaso banako prestakuntza, aholkularitza eta mentoringa jarduneko profesionalen eskutik. Eskarmentua dute zahartzearen sektorean, eta zuzenean ezagutzen dituzte sektore horren inguruan sortzen diren ekintzailetzarako aukerak . Foru Agentziaren eta SSL Taldearen lankidetza.

Luis Enrique Espinoza (REAS): «La igualdad y la sostenibilidad son elementos diferenciadores de la economía social»
Más que cooperativas vecinas: cómo se construye un ecosistema cooperativo
Festival FESC 2026
Webinar «Talento en transformación: sectores y empleos emergentes. Competencias clave para la Economía Social del futuro»
Modelos de estatutos cooperativos interactivos para Canarias
Informe de actividades 2025 del GSEF


