Varios

UPV/EHUk eta REAS Euskadik hitzarmena sinatu dute ekonomia sozial eta solidarioaren alde lan egiteko

Joan den otsailean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta REAS Euskadik (Ekonomia Alternativo eta Solidarioaren Sarea) hitzarmen bat sinatu zuten. Gizarte-erantzukizunean, iraunkortasunean, ezagutzaren transmisioan, prestakuntzan eta balioetan oinarritutako hezkuntzan gauzatuko da lankidetza. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, lankidetza hitzarmena sinatu dute baterako ekimenak garatzeko, gizarte-erantzukizunaren, iraunkortasunaren, ezagutza transmititzearen, […]

7 marzo 2012
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den otsailean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta REAS Euskadik (Ekonomia Alternativo eta Solidarioaren Sarea) hitzarmen bat sinatu zuten. Gizarte-erantzukizunean, iraunkortasunean, ezagutzaren transmisioan, prestakuntzan eta balioetan oinarritutako hezkuntzan gauzatuko da lankidetza.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, lankidetza hitzarmena sinatu dute baterako ekimenak garatzeko, gizarte-erantzukizunaren, iraunkortasunaren, ezagutza transmititzearen, prestakuntzaren eta balioetan oinarritutako hezkuntzaren arloan. UPV/EHUko Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedapeneko errektoreorde Amaia Masedak, eta REAS Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunzek sinatu dute hitzarmen hau otsailaren 7an Leioan.

UPV/EHUk hitzarmen honen sinadura kokatzen du, unibertsitate zabalkunde eta hedakuntza gauzatzeko duen erantzukizun berezian, bereziki gizarte- eta kultura-desberdintasunak murrizteari eta bizitza politikoan, kulturalean eta sozialean parte hartze handiagoa izateko bide emango duten baldintzak sortzeari begira. Bere aldetik, REAS Euskadi hainbat enpresa eta gizarte-erakunde barne hartzen dituen erakundea da; enpresa horiek pertsonen eta haien inguruaren zerbitzura dagoen ekonomia sustatzen dute, taldeko proposamenak sendotzeko; hain zuzen ere, proposamen horiek gizartea eta, bereziki, ekonomia eraldatzea dute xede.

Hitzarmen honen araberan, erakunde biak elkarlanean arituko dira ekonomia sozialaren eta solidarioaren arloan ikerketako baterako programak sustatzeko eta gauzatzeko, eta baita gai hau unibertsitate-curriculumean sartzea sustatzen duten ekintzak ere bultzatzen. Era berean, UPV/EHUko ikasleek REAS Euskadin sartutako enpresetan eta gizarte-erakundeetan praktikak egiteko aukera izango dute.

Gainera, unibertsitateak konpromisoa hartzen du bere kudeaketaren arlo desberdinetan ingurumenaren, etikaren eta gizartearen arloko irizpideak eransteko eta prestakuntza- eta sentiberatasun-ekintzak garatzeko kontsumo arduratsuaren gaian. Kultura ekintzailea sustatzeko eta ekonomia solidarioaren arloko gizarte enpresak sortzeko programetan parte hartzea ere bultzatuko da.

UPV/EHUk eta REAS Euskadik sinatutako lankidetza hitzarmenak hiru urteko iraupena izango du, eta epe bereko aldiz luzatu ahal izango da automatikoki bi aldeen adostasunarekin.

 

Artículos Relacionados

----