Ecologismo

Bilboko bulegoaren inaugurazioa

Pasa den ostegunean, hilak 16, Bilboko bulegoaren inaugurazio ekitaldia egin zen. Zazpi kaleetako Itxaropena kalean (12 zenbakiaren aurrean) bildu ginen Bizkai osotik etorritako 60 lagunetik gora kooperatibak egindako eta egin beharreko bideaz solas egiteko. Joanes Maiza GoiEnerreko presidenteak azaldu zuen Europa iparraldetik ekarritako ideia hura, hau da, Euskal Herrian kooperatiba energetikoa sortzea, nola joan zen […]

31 marzo 2017

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Pasa den ostegunean, hilak 16, Bilboko bulegoaren inaugurazio ekitaldia egin zen. Zazpi kaleetako Itxaropena kalean (12 zenbakiaren aurrean) bildu ginen Bizkai osotik etorritako 60 lagunetik gora kooperatibak egindako eta egin beharreko bideaz solas egiteko.

Joanes Maiza GoiEnerreko presidenteak azaldu zuen Europa iparraldetik ekarritako ideia hura, hau da, Euskal Herrian kooperatiba energetikoa sortzea, nola joan zen gauzatzen gure artean. Aipamen berezia egin zien proiektua ahalbidetu duten hamarka boluntarioei. Beste aldetik, Eduardo Urturi boluntarioa eta sorkuntza taldeko buruak eman zuen Bizkaiko taldearen berri. Era berean, nabarmendu zuen kooperatibaren sorkuntza berriztagarriaren beharra eta jorratu hori gauzatzeko egiten ari diren ahaleginak. Hitzaldien ostean zizka-mizkak eta Bogaren eskutik garagardoa egon zen bertaratuen solasari laguntzeko. Ekitaldi xume horren bidez irekiera ofiziala eman zitzaion aurreko urteko irailetik 3 langile hartu dituen bulegoari.

GoiEnerrek bazkideen zein gizartearen esku jartzen duen informazio eta arreta pertsonalerako hirugarren egoitza da Bilboko bulego hau, Ordizia eta Gasteizkoaren ondoren. Bulego honen ordutegia honako hau izango da: 10:00-14:30 eta 15:30-17:30. Zuen zalantzak, iradokizunak, galderak edo ekarpenak atsegin handiz hartuko ditugu.

Inaugurazio eguneko argazki gehiago: Zunzuphotoren facebookean.

 

 

 

 

 

 

 

Artículos Relacionados

----