Economía Solidaria

Enplegu eta Gizarte Politiken sailburua ekonomia sozial eta solidarioari buruz mintzatu zen bere lehen agerraldian

Juan María Aburto, Enplegu eta Gizarteko Politiken sailburua, iragan otsailaren 6an agertu zen lehenengo aldiz legebiltzarraren aurrean. Agerraldi horretan aipatutako gaien artean honako erreferentzia interesgarriak aipa ditzakegu: “Gure ustez, momentuotan, arreta berezia eskaini behar diogu alderdi bati. Ez g harritzen, gure tradizioaren, gure historiaren, gure izaeraren, parte delako. Gizarte ekonomiako enpresak dira. Testuinguru zailean eta […]

28 febrero 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Juan María Aburto, Enplegu eta Gizarteko Politiken sailburua, iragan otsailaren 6an agertu zen lehenengo aldiz legebiltzarraren aurrean.

Agerraldi horretan aipatutako gaien artean honako erreferentzia interesgarriak aipa ditzakegu:

“Gure ustez, momentuotan, arreta berezia eskaini behar diogu alderdi bati. Ez g harritzen, gure tradizioaren, gure historiaren, gure izaeraren, parte delako. Gizarte ekonomiako enpresak dira. Testuinguru zailean eta sakrifizioak eginez, gizarte ekonomiako enpresek, kooperatiben mugimenduak, lan sozietate anonimoek zein gizarteratze eta laneratze enpresek erakutsi dute egoerara egokitzeko gaitasun handia dutela. Jarduera eta lanpostuak mantentzen ari dira, datu globalei erreparatuz, eta, hortaz, guztiontzako eredugarri dira.

Gure eskumen-arlotik, kooperatiben sektorea eta Euskadiko gizarte ekonomiako gainontzeko entitateak bultzatzen saiatuko gara. Horrekin lagundu nahi dugu lanpostu duinak sortu eta mantentzen, lurralde garapena bultzatzen eta pertsonak protagonista gisa dituen beste eredu ekonomiko bat sustatzen. Zentzu horretan, enpresa eredu malguagoak sortzen lagundu nahi dugu, erakutsi baitigute enpresa horiek gehiago irauten dutela eta errazago aurre egiten dietela egoera ekonomiko konplexuei. Horrela, enpresaren gizarte erantzukizunaren garapena sustatuko dugu, eta horren ardatz nagusia izango da langileek enpresan parte har dezaten ahalbidetzea”.

Laneratze aktiboaren eremuan azpimarratu zuen lan-prospekzio planak egingo dituztela, “enpresa ehunaren eta hirugarren sektorearen arteko harreman zuzena landuz” eta “gizartean desabantaila egoeran dauden ekintzaileen ekimenak bultzatuko” dituztela, kreditu eta mikrokredituak eskainiz eta garatze bidean dauden sektoreetan gizarte ekonomia bultzatuz.

Gainera, gazteak bizitzen ari diren zailtasunei erreparatuz, jakinarazi zuen “junior kooperatiben sorrera errazteko aukera” interes handiz aztertzen ari direla. Junior kooperatibak lan elkartuko eta irakaskuntzako kooperatiben artean dagoen enpresa mota dira. Formula horri esker, ikasleek “kooperatiba errealak eratu ahal izango dituzte, fakturazioarekin eta zerga-ordainketarekin; eta etorkizunean unibertsitatearekin loturiko lan elkartuko kooperatiba bilakatu ahal izango dira”.

Lanbideri dagokionez, sailburuak aditzera eman zuen epe erdira “Lanbideren eta enplegu politiketan parte hartzen duten eragile guztien arteko harremanak sendotuko direla”. Epe luzera, berriz, “Lanbidek lurralde garapen agentziekin, udalekin, unibertsitateekin, hirugarren sektoreko entitateekin eta klusterrekin egiten duen lanean lagun dezaketen eragileekin lankidetza sistema bat ezarriko da”.

Gizarte zerbitzuen inguruan, aldiz, Aburtok aitortu zuen “hirugarren sektoreak historikoki ekarpen erabakigarria” egin duela gizarte zerbitzuen garapenean. “Entitateok jada lanean ari ziren administrazio publikoak lehenengo pausuak ematen ari zirenean. Beraz, ez ditugu zerbitzu hornitzaile soil gisa ikusi behar, baizik eta benetan direna aintzat hartu behar dugu: gizarte eraldaketaren eragileak dira, gure gizartea bateratzen eta kohesionatzen laguntzen baitute modu erabakigarrian”.

Beti sinetsi izan dugu, eta orain ere bai, enpresa horiek garrantzitsuak eta bereziak direla. Horregatik, uste dugu beraiekin hartu-eman instituzionalizatua izan behar dugula elkarrizketa zibilerako mahaian.

Zentzu horretan, legealdi honetan hirugarren sektoreari buruzko lege bat lan dezagun proposatu nahi dugu; herriari zerbitzua ematen dioten entitate guztiak aintzat hartzen dituen eta horiek Administrazioarekin eduki beharreko harremana arautzen duen legea, hain zuzen ere”.

Artículos Relacionados

----