Ekonomia Solidario baten aldeko erronkak Gipuzkoan

NULL

Buscador de recursos

NULL

Ekonomia sozial eta solidarioak (ESS) EAEn, oro har, eta Gipuzkoan zehazki, dituen erronkak eta desafioak hautematea da publikatu berri dugun agenda honen xedea. 2011ko apirilaren 11n Espainiako Ekonomia Sozialari buruzko Legea onartuz geroztik, lege horrek EAEn zer-nolako eragina izan dezakeen ikertu nahi izan dugu eta bereziki Gipuzkoan.

Asmo xumea izan da gurea: EAEn dauzkagun datu kuantitatibo eta kualitatiboak sistematizatu nahi izan ditugu. Horretarako, gai honetan erreferentzia diren korronte doktrinal eta akademikoak bildu ditugu, interes-talde desberdinei (Unibertsitateak, Administrazio Publikoak, Komunikabideak, GKEak, eta abar) ESSri buruz duten ikuspegiaz eta Gipuzkoan dituen erronka eta desafioez galdetzearekin batera. Elkarrizketak egin dizkiegu taldeoi, eta ondorioak atera ditugu logika deduktiboa erabiliz.

Agenda hau Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako babesari esker osatu dugu, batetik, eta Emaus Gizarte Fundazioaren, REAS Euskadiren (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta GEZKIren (EHUko Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia) arteko elkarlanari esker, bestetik.

Publikazioa euskaraz  deskargatzeko:

http://issuu.com/grupoemausfundacionsocial/docs/gidaess-gi 

Archivos adjuntos:

ES-Erronkak-Gipuzkoan.pdf