Gipuzkoako Aldundiaren kontratu publikoetan klausula sozialak aplikatzeko Gida praktikoa

2014 urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, erosketa publiko sozialki arduratsuarekin bere konpromisoa adierazi zuen, Batzar Nagusietan 11/2014 Foru Araua, urriaren 29koa, erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko kontratu klausulak foru sektore publikoko kontratazioan txertatzekoa, aho batez onartua izan ostean. 2014 urte bukaeran eta 2015eko maiatzera arte, Gizarte Politika Sailak REAS Euskadiren laguntzarekin (arauaren lanketarako egin zen bezala) arauaren ezarpena eta erabilera egokia sustatzeko helburua zuen plan pilotua martxan jarri zuen. Honela, gida praktiko hau jaio zen.
Gida honek (bestelako kontratazio agiri lanketan egindako aholkularitza eta prestakuntza ekintzak bezala), pertsonal tekniko eta politikoaren esku dagoen 11/2014 Arauaren erabilera erraztea du helburu (baita 2013ko uztailaren 17ko 4/2013 Foru Araua, Foru Sektore Publikoko obra kontratuetan klausula sozialak txertatzekoa). REAS Euskadik azken urteotan garatutako esperientziak dioenez, aitorpen politikoez eta positiboak eta integralak diren arauketen onarpenaz gain, sarritan konplexua den eta tradizionalki gizarte-gaiak bertan barneratzea zaila izan den lana (kontratazio lana, hain zuzen ere) erraztea beharrezkoa da.