Manifestua: «Gizarte inklusiboaren alde. Gizarte-babesaren defentsan»

NULL

Buscador de recursos

Field not found.
NULL

Hedatutako krisi egoeran eta politika sozial publikoen murrizketen iragarkiaren aurrean, Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak ekaIN-ek, «Gizarte inklusibo baten alde» manifestua sinatu dezaten eskatzen die pertsonei eta erakundeei. Manifestuak, babes soziala eta gizarteratze politiken babesa sustatzen du, bereziki zailtasun handiagoekin aurkitzen diren pertsonentzako. Manifestu hau azaroaren 29an publikoki aurkeztu zen, ekaIN-en aurkezpenarekin batera. ekaIN sarea EAPN Euskadi, Gizatea, Harresiak Apurtuz, Hirekin eta REAS Euskadik osotzen dute.

Izena emateko, sakatu hemen

GIZARTE INKLUSIBOAREN ALDE. GIZARTE-BABESAREN DEFENTSAN

Azken urteetan, Euskadiko hainbat sistema publikotan aurrerapenak izan ditugu eta mugak eta gabeziak izan dituzten arren, biztanleriaren ongizatea bultzatzea izan dute xede, oro har, eta bereziki gizarte-bazterkeriako egoeran daudenena. Gizarte-zerbitzuen garapenarekin, hezkuntzarekin, osasunarekin, gutxieneko errenten bermearekin, gizarteratzearekin edo enpleguarekin lotutako sistemak dira eta bizi-kalitate egokia bermatzea eta herritarren eskubideak erabat bete daitezen bultzatzea bilatzen dute.

Egungo krisi ekonomikoaren egoeran, desberdintasunak, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotzen ari direla ikus dezakegu. Egoera horren aurrean, aipatutako sistemak mantentzeko konpromiso instituzionalak beharrezkoen direnean, arretaz ikusten dugu nola ari diren oinarrizko eskubide sozialak mugatzen dituzten neurriak bultzatzen eta gizarte-politiken eta horietarako aurrekontu publikoen pixkanakako murrizketa egiten. Horri guztiari babes-sistemaren iraunkortasuna zalantzan jartzen duten eta biztanleriaren zati batean elkartasunik gabeko jarrerak eta jokaerak bultzatzen dituzten arduradun politikoen adierazpenak gehitu behar zaizkio.

Egoera horren aurrean, gure komunitatean pobreziaren larriagotzeari buruz arreta eman, gertatzen ari den gizarte-babesari dagokion atzerakada larriari buruz ohartarazi eta herritar guztien gizarte-ongizatea bermatuko duten sistema publikoen defentsa eta hobekuntzarekiko gure konpromiso sendoa adierazi nahi dugu aldarrikapen honekin, bertan sinatu dugunok.

Gurea bezalako gizartearen bizi-kalitate ezin hobea ezin existitu daiteke gizarte-ongizatea bermatu gabe eta pertsona guztien eskubideak errespetatu gabe, bereziki, gizarte-bazterkeriako egoerak sufritzen dituztenenak errespetatu gabe. Hori dela eta, herritarren eskubideak bermatuko dituzten diru-sarreren bermerako errentasistemak, gizarteratzeko sistemak, gizarte-zerbitzuak eta enplegu-zerbitzuak defendatzen ditugu, horiek guztiak erantzukizun publikoan oinarrituta eta gizarte-eragile guztien esku-hartzearekin, bereziki, antolatutako gizarte-ekimenarekin.

Ildo horretatik, gizarteak berak gizarte inklusiboagorantz aurrera egiteko bere gain hartu dituen ezinbesteko tresnak dira irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeak, elkartasunezko eta erantzukidetasunezko irizpideetatik abiatuta eta, beraz, horien partaidetza aktiboa eskatzen dugu gizarte-babeseko sistemen sorkuntzan eta garapenean.

Azkenik, erakunde publikoei, gizarte-erakundeei eta herritarrei dei egiten diegu elkarrekin lan egitera, bidezkoagoa eta inklusiboagoa izango den gizartea eraikitzeko, pertsona guztien giza eskubideen, eskubide sozialen eta eskubide ekonomikoen defentsatik hasita eta, bereziki, gizarte-bazterkeriako eta pobreziako egoeran daudenenetatik hasita.

Aldarrikapena sinatu dugun pertsonek eta erakundeek eginkizun horrekiko konpromisoa hartu dugu, baita deia euskal herritar guztiei zabaltzekoa ere.

Izena emateko, sakatu hemen