REAS Euskadi 2015eko udal eta foru hauteskundeen aurrean
2015eko maiatzaren 24an izango diren udal eta foru hauteskundeak direla-eta, REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) ezagutzera eman nahi die alderdi politiko, gizarte-eragile eta herritarrei, oro har, zer ekimen proposatzen dituen lurraldeak toki politikaren eremuan eraldatzeko, ekonomia solidarioaren irizpideetatik abiatuta, betiere.
Lurralde horietako ekonomiak pertsonen, guztion ongiaren eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura egon behar du. Lurralde horiek berriro definitu beharko dute beren garapen eredua, eta gizarte zuzen eta inklusiboago batera eta gizartearen eta ingurumenaren alorrean iraunkorragoa izango den gizarte batera bideratu beharko dute eredu hori. Oinarrizko printzipio horietatik abiatuta, udal eta foru erakundeetan parte hartuko duten alderdi eta hauteskunde-erakundeei eskatzen diegu bere egin ditzaten honako proposamen hauek.