19nov

Euskadiko Ekonomia Solidarioaren IV. Azoka – goazen azokara! (Bilbo)

Buscador de eventos

REAS Euskadi-k, Ekonomia Solidarioaren Azokaantolatzen du. Ekimena, Yimby Gunean, Ercilla Kalea 24, 1.solairua, Bilbon, azaroaren 19 eta 20an ospatuko da.

Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu.

Horretaz gain, bizitza erdian jarri eta ekonomia beste era batean egin daitekeela erakutsi nahi dugu: geure burua zainduz, ikusezinak izan ohi diren lanen balioa azpimarratuz eta lan horiek egiten dituzten lagunei garrantzia emanez.

Guzti horretarako, azokan bost gune ezberdinegongo dira:

  • Azoka (erakusketa eta salmenta)
  • Aretoa (mikrohitzaldiak eta tailerrak)
  • Txiki Gunea (txikientzako jarduerak)
  • Atrioa (haisera-ekitaldia, txosna, topaketa, atseden eta zainketa gunea)
  • Sukaldea (txiki eta nagusientzako sukaldaritza tailerrak).

Hedapen-materiala: kartelaflyeregitarauairudi-iragarkia1irudi-iragarkia 2.

Aldizkariak:

Hemen aurkituko gaituzu:

Itxaroten zaituztegu!