Varios
EkaIN-ek tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko bere proposamenak aurkeztu ditu
Maiatzaren 24an udal eta foru hauteskundeak ospatzen dira. Hori dela eta EkaIN -Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak- dokumentu bat egin du tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenekin; alderdi politiko guztiei, gizarte-eragileei, hirugarren sektoreko erakundeei eta komunikabideei Gasteizen gaur aurkeztu dena. Hauteskundeetara aurkeztuko diren erakunde politikoek proposamen hauek bereganatzea eta hurrengo legealdirako konpromiso sendoetan bihurtzea espero da. […]
Maiatzaren 24an udal eta foru hauteskundeak ospatzen dira. Hori dela eta EkaIN -Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak- dokumentu bat egin du tokiko politika publiko inklusiboak bultzatzeko proposamenekin; alderdi politiko guztiei, gizarte-eragileei, hirugarren sektoreko erakundeei eta komunikabideei Gasteizen gaur aurkeztu dena.
Hauteskundeetara aurkeztuko diren erakunde politikoek proposamen hauek bereganatzea eta hurrengo legealdirako konpromiso sendoetan bihurtzea espero da. Proposamen hauek jasotzen dituen dokumentua atxikitzen da.
Esteka honetan gaurko ekimenaren argazkiak ikus daitezke.
EkaIN -Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak- 300 erakunde inguru eta langile eta boluntarioak batuz 10.000 pertsonatik gora biltzen dituzten Euskadiko gizarte ekintza erakundeen 6 sare biltzen dituen entitatea da. Hauexek osatzen dute: Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea; EAPN Euskadi (Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin); Gizatea (Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea); Hirekin (Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea); Harresiak Apurtuz (Euskadiko etorkinen laguntzarako GKEen koordinadora) eta REAS Euskadi (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea).
Informazio gehiago:
ekain@ekainsarea.net