Ecologismo

Mundua elikatuz mundua aldatu; abian da nekazari txikien biltzar erraldoia

Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrari hasiera ofiziala emateko egindako ekitaldiaren amaieran. Datozen egunetan eredu horren aldeko estrategiak finkatzen saiatuko dira mundu […]

24 julio 2017

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrari hasiera ofiziala emateko egindako ekitaldiaren amaieran. Datozen egunetan eredu horren aldeko estrategiak finkatzen saiatuko dira mundu osotik Euskal Herrira etorritako ehunka ordezkariak.
Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin da. Gogorarazi dutenez, 200 milioi laborari baino gehiago ordezkatzen ditu antolakundeak dagoeneko, 70 herrialde baino gehiagotan.
Elizabeth Mpofu La Via Campesinako koordinatzaile nagusiak indar biziz hitz egin du oholtzatik. “Mundua aldatzeko ari gara borrokan”, gogora ekarri du Mpofuk Biltzarraren leloa, eta tamaina txikiko nekazaritzak dituen zailtasunak aipatu ditu: “Gure agintariek ez dute beren kabuz pentsatzen, korporazio handien doinuari segituz dabiltza dantzan”. Gazteen eta emakumeen ekarpena ere izan du gogoan. Hain zuzen, La Via Campesinako Gazteen IV. Biltzarra eta Emakumeen V.a egin berri dira Derion, Biltzar nagusiaren atariko.
«Jende gehiago behar dugu elikagai osasungarriak sortzen»
Unai Aranguren EHNE Bizkaiako kide eta La Via Campesinak Europan duen koordinatzaileetako batek hartu du hitza ondoren. Lehenik eta behin, mugak ixten ari den Europa honetan nekazari migratzaileek dituzten zailtasunak gogoratu ditu.
Sektorea berriztu beharraz ere jardun du: “Europan hiru minuturo ixten da etxalde bat, ezartzen ari diren nekazaritza eredua industrialaren erruz”. Horren aurrean, alternatibak elikadura burujabetza eta agroekologia direla azpimarratu du Arangurenek. “Jende gehiago behar dugu elikagai osasungarriak sortzen”.
Erakundeetako ordezkarien txanda iritsi da ondoren. Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Aldundiko bina ordezkari igo dira oholtzara, eta Nazioa Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak, FAOk, bide bidez igorri du bere presidentearen agurra. Azkenik, COAGeko Miguel Blancok hartu du hitza, aurretik Mpofuk eta Arangurenek esandakoa berretsiz.
Ezer baino lehen, Blancok NBEri eskatu dio nekazariak babesteko nazioarteko adierazpen bat egin dezala, mundua osoan landa eremuan lanean ari diren pertsonen kontrako erasoak ugalduz doazen honetan. Adierazpen hori epe laburrean lortzeko estrategia izango da, hain zuzen, larunbatera bitartean La Via Campesinako kideek eztabaidatuko duten gai nagusietako bat.
ARGIA

Artículos Relacionados

----