Consumo Responsable

Me Cambio plataformak ereduz aldatu beharraren zurrumurruari erantzuten dio

Abenduaren erdialdean sortu zen Me Cambio plataforma; atari bat da, alternatibak eskaintzen dituena kontsumitzeko modu sostengarriagoetarantz abiatzeko. Atariak harrera bikaina izan du eta, bultzatzaileen arabera, arrakasta hori zor zaio jendeak bestelako ereduak bilatzeko aspalditik duen gero eta gogo handiagoari. Me Cambio hiritarren plataforma bat da, eta, beraz, ez du bere mezua pertsonalizatu nahi. Horregatik hitz […]

8 marzo 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Abenduaren erdialdean sortu zen Me Cambio plataforma; atari bat da, alternatibak eskaintzen dituena kontsumitzeko modu sostengarriagoetarantz abiatzeko. Atariak harrera bikaina izan du eta, bultzatzaileen arabera, arrakasta hori zor zaio jendeak bestelako ereduak bilatzeko aspalditik duen gero eta gogo handiagoari. Me Cambio hiritarren plataforma bat da, eta, beraz, ez du bere mezua pertsonalizatu nahi. Horregatik hitz egin dugu Amets Aldatzekorekin, proiektuaren alegiazko bozeramailearekin.

Zergatik sortu zen Me Cambio?

Kezka batetik sortu zen, hots, aldatu beharraren zurrumurrutik eta beste modu batekoak izateko premiatik. Askok nahi dugu ereduz aldatzea eta nola egin dezakegun aztertu nahi izan dugu gure eguneroko bizitza aldatzeko, iraultzaren zain egon gabe. Zerbait praktikoa egin nahi genuen, eta horretarako, aztertu genuen gure kontsumo ohituren eta merkatuaren barruko zein hornitzailek bidera gaitzakeen guk nahi dugun eredurantz. Horixe da plataformaren abiapuntua, eta baita ere gainerakoentzat zerbait baliagarria egin nahi izatea, baina ez bakarrik militanteentzat, zeren militanteek ezagutzen baitituzte era honetako aukerak. Publiko orokorrarengana iritsi nahi genuen, zein alternatiba dauden azaldu nahi genien, lengoaia eta diseinu irisgarriagoak erabiliz eta inor konbentzitzen saiatu gabe. Hala, inork ez du aitzakiarik izango ereduz aldatzeko, zeren askotan ezinezkoa balitz bezala hitz egiten dugu, eta ez da ezinezkoa.

Me Cambio plataformak oihartzun handia izan du Sarean martxan jarri zenetik. Jendea aldatzen ari da?

Ez da erraza jakitea jendea benetan aldatzen ari ote den, ez behintzat atariaren gaur egungo konfigurazioarekin, baina iritsi nahi dugu horra ere, «jada aldatu naiz» atal bat sortuz jendearen esperientziekin. Aipamen kopuruagatik ikus daiteke erantzuna handia dela, jendeak ñabardurak egiten ditu, informazio berria ematen du…  Gure helburua da denborarekin webgunea komunitate bihurtzea, jende gehiagok igo eta ebaluatu ditzan fitxak. Ikusi dugu jendea espazioaren jabe egin dela, erabili egiten duela… hau da,  interesa piztu duela, lehendik ere bazegoen hutsune bat bete duelako. Ematen dugun informazioa ez da berria, ziurrenik bila hasiz gero, beste toki batzuetan ere aurki liteke; guk informazio hori elkartu eta argi azaldu dugu, besterik ez.

Nolako alternatibak eskaintzen dituzue?

Bi maila daude: bata, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hornitzaileei dagokiena da, bankuak edo energia adibidez, non nahiko identifikatuta dauden erakundeak baitaude. Beste alo batzuk ere badaude, esaterako osasuna, konplexuagoa dena, ez baitago hornitzaile argirik. Arlo honetan garrantzitsuagoa da norbere ohiturak eta portaerak aldatzea, hornitzaile berriak aurkitzea baino.

Zein irizpide jarraitzen dituzue proposamen bat sartu ala ez erabakitzean?

Telekomunikazioen, finantzen eta energiaren arloak asko interesatzen zaizkigu; hor daude gauzak mugitzen dituzten korporazio handiak eta aldaketak hortxe izan dezake eragin handiena. Atal horietan lehendik genekienetik abiatu gara eta eztabaida ugari izan ditugu. Banka etikoan, adibidez, eztabaida zabala ematen ari da Triodoei buruz. P2p atalean ere aldekoak eta kontrakoak daude… Guk ez dugu esan nahi zer den ona eta zer txarra, nahiago dugu informazioa ematea eta indar-guneak eta ahuleziak azaltzea, jendeak erabaki dezan. Horregatik da garrantzitsua ataria denborarekin komunitate bihurtzea, komunitateak erregulatuko duelako guztia. Eztabaida fasea oso garrantzitsua da, kontua ez delako banka etikoaren publizitatea egitea, baizik eta erlazionatzeko eta kontsumitzeko beste modu bat sustatzea, jendeak gauzak bi aldiz pentsa ditzan eta erantzukidetasuna barneratu dezan.

Nor dago Me Cambio plataformaren atzean?

Hasieran, elkar ezagutzen genuen talde bat ginen, antzeko kezkak genituen ezagun batzuk alegia. Pixkanaka, ordea, sarea zabaldu egin da eta orain  atal bakoitzean espezializatutako jendea dago. Proiektua abiatu zenez geroztik, testuinguru baten barruan kokatu nahi izan dugu, eta hemendik aurrera REAS Euskadi deituko da. Hau dena ez dugu guk asmatu, badago merkatu sozialean luzaroan lan egin duen jendea eta gure ustez horrelako proiektuek lehendik existitzen direnekin bat egin behar dute.

Zaila da aldaketa eragitea?

Batzuk besteek baino azkarrago onartzen dute. Hasteko, adibidez, Ubuntu jar dezakegu ordenagailuan. Garrantzitsua da motibazio gehien dutenek adiskidetasunezko presio hori egitea, horrek bultzatzen duelako aldaketa. Ohiturak aldatzen ari dira pixkanaka, eta ohartzen zara ez dela hain zaila, eredu horiek ere jendearen premiei egokitzen zaizkielako. Bi aldeetatik egiten den ahalegina da.

Artículos Relacionados

----