REAS Euskadi en Feministon Herria
Datorren urriaren 27an, Emakumeen Mundu Martxak, Euskal Herriko mugimendu feminista Feministon Herrira deitzen du, eraikitzen ari diren alternatiba feminista eta erresistentziak ikusarazi nahi diren ekimena hain zuzen ere. REAS Euskadin uste dugu patriarkatuarekiko konfrontazioa funtsezkoa dela gaur egun indarra dagoenarekiko proposamen sozial, ekonomiko eta politiko alternatiboak eraikitzeko, eta oraindik ere beharrezkoa dela emakumeen berdintasunik eza […]
Datorren urriaren 27an, Emakumeen Mundu Martxak, Euskal Herriko mugimendu feminista Feministon Herrira deitzen du, eraikitzen ari diren alternatiba feminista eta erresistentziak ikusarazi nahi diren ekimena hain zuzen ere. REAS Euskadin uste dugu patriarkatuarekiko konfrontazioa funtsezkoa dela gaur egun indarra dagoenarekiko proposamen sozial, ekonomiko eta politiko alternatiboak eraikitzeko, eta oraindik ere beharrezkoa dela emakumeen berdintasunik eza aitortzea, salatzea eta hari aurka egitea. Horretarako, ezinbestekoa da mugimendu feministak egiten dituen proposamenekin bat egitea eta aliantzak sortzea.
Horregatik guztiagatik, ekosolfem-ek, REAS Euskadiko Ekonomia Solidario eta Feministako lantaldea, ekimen honetan parte hartuko du, Ekonomia Solidarioaren diskurtso eta praktikan ikuspegi feminista barneratzeko azken urteotan garatutako lana erakutsiz, ekonomia solidarioa izango delako soilik feminista baldin bada.
#FeministonHerria-ri buruzko informazio gehiago Emakumeon Mundu Martxaren webgunean