Feminismos

REAS Euskadiko BIZIGARRI barne prozesuaren lehen pausoak

Dakizuenez, REAS Euskadik, genero berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesu bati hasiera eman dio, sarearen barneko genero harremanen diagnostiko baten bitartez. Diagnostiko hau sei analisi esparrutan zentratzen da: REAS Euskadiren berdintasunaren aldeko aurretiko lanaren ibilbidea; sare-politikaren erlazionatutako guztia, hau da, linea estrategikoak, aurrekontuak, jarraipen eta ebaluaketa sistemak; erakundearen egitura eta bere lan-prozesuak eta pertsonen kudeaketa; komunikazioa eta […]

30 mayo 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Dakizuenez, REAS Euskadik, genero berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesu bati hasiera eman dio, sarearen barneko genero harremanen diagnostiko baten bitartez.

Diagnostiko hau sei analisi esparrutan zentratzen da: REAS Euskadiren berdintasunaren aldeko aurretiko lanaren ibilbidea; sare-politikaren erlazionatutako guztia, hau da, linea estrategikoak, aurrekontuak, jarraipen eta ebaluaketa sistemak; erakundearen egitura eta bere lan-prozesuak eta pertsonen kudeaketa; komunikazioa eta ikasketak; erabaki-hartze prozesua eta, azkenik, jarrera, erakunde-kultura eta konpartitutako balioak.

Barne Genero taldeak (BGT), prozesu honen motorea dena eta sareko estruktura ezberdinetan dauden pertsonez osotua dagoena, dagoeneko analisi esparru hauetako batzuk landu ditu. Hiru lansaio burutu dira eta hauetan, parte hartze dinamika ezberdinen bitartez, REAS Euskadiko historia eta bere ibilbidea berdintasunari dagokionez; emakume zein gizonezkoentzat bizigarria den erakunde baten ezaugarriak eta  erabakiak hartzea eta komunikazio prozesuak bezalako gaiak landu dira.

Diagnosi prozesuak 2016an zehar jarraituko du eta, ziur aski, 2017ko lehen hiruhilabetekoan. Diagnostiko hau REAS Euskadiko erakundeen artean kontrastatua eta zabaldua izango da eta asanbladak balioztatuko du. 

Artículos Relacionados

----