Varios
Setem Hego Haizearen 2016-2017ko prestakuntza eskaintza
Aurrean daukazun errealitatea zure gustokoa ez bada eta eraldatu nahi baduzu baina ez dakizu nola, SETEMekin informatzera eta ikastera gonbidatu nahi zaitugu. Gure 2016-17 ikasturterako ikastaroen izen-emate epea irekita dago jadanik. Horiei buruzko informazio osoa daukazu eskura www.transformateconsetem.orgwebgunean. Aurten gure prestakuntza-eskaintza ondoko hiru ikastarok osatuko dute: – Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak (Gasteizen eta Bilbon). […]
Aurrean daukazun errealitatea zure gustokoa ez bada eta eraldatu nahi baduzu baina ez dakizu nola, SETEMekin informatzera eta ikastera gonbidatu nahi zaitugu.
Gure 2016-17 ikasturterako ikastaroen izen-emate epea irekita dago jadanik. Horiei buruzko informazio osoa daukazu eskura www.transformateconsetem.orgwebgunean.
Aurten gure prestakuntza-eskaintza ondoko hiru ikastarok osatuko dute:
– Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak (Gasteizen eta Bilbon).
– Hegoaldeko Herrialdeen Errealitateak (Donostian eta Gasteizen).
– Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea (online).
Horrez gain, harira joan baino lehen ospe handiko hizlariekin ekitaldi bat burutuko dugu, irailaren 14an, arratsaldeko 19etan, Gasteizko Montehermoso Kulturunean.
Bestelako begiradak eta errealitatearen ikuspuntuak ezagutu, eta eztabaidak eta hausnarketak trukatu nahi badituzu, hau da zure aukera.
Informazio gehiagorako edo ikastaroetan izena ematekowww.transformateconsetem.org webgunean sartu.